Musika

Musika atala jatorri ezberdineko hainbat musika agiriz osatuta dago. Funts hauek ditu:

BIZKAIKO ALDUNDIA:

Funtsean euskal gaietako partiturak dira, Foru Liburutegiaren Agiritegian zeudenak. Hura izan da, hain zuzen ere, egungo Musika atalaren eraketari sorrera eman diona.

BILBOKO SOZIETATE KORALA:

Agiritegi honetan kokatzen da, gordailu erara. 1.707 agirik osatuta dago. Partiturak Sozietate Koralaren errepertorioarenak dira, 1886. urtean sortu zenetik bilduak.

Horregatik dira obra gehienak abesbatzakoak. Particellak ere ugariak dira; haietako batzuk, zaharrenak, Sozietate Koralak berak inprimatutakoak dira eskuizkribuetatik abiatuta. Horiek benetako balio historikoa dute.

CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA:

Bilboko Campos Eliseos Antzokian zegoen musika funtsa da. Helburua 1910. eta 1930. urteen artean antzoki hartan emanaldiak eskaini zituzten orkestrei laguntzea izan zen.

Halaber, agiritegi horrek "Bilbao" izeneko zortzikotearen musika funts autografoa biltzen du. Zortzikote hori tokiko konposizioen musika talde bilbotarra izan zen.

Halaber, XIX. mendeko partitura autografoak biltzen ditu, zehazki Bigarren Karlistadako Bilboko Setioaren garaikoak.

Musika funts honetako gorputz nagusia Egileen Sozietate Orokorraren partiturak dira, eta bertan izaera unibertsaleko musikagileak (Beethoven, Schumann...) nahiz euskal musikagileak daude (Gaiarre, Sarasate...).

Musika funtsak
Funtsa Datak Fitxa kopurua Tresnak Deskripzioa
Carmelo Bernaola 1929 - 2004 1215 %100 katalogaturik
Bizkaiko Foru Aldundia 1700-2000 893 %100 katalogaturik
Emma Chacón 1700 - 2000 137 %100 katalogaturik
Schola Cantorum Santa Cecilia 1700 - 2000 54 %100 katalogaturik
Bilboko Sozietate Korala 1700 - 2000 1707 %100 katalogaturik
Bilboko Campos Eliseos Antzokia 1700 - 2000 744 %100 katalogaturik