Kokapena eta zaintza

Transferentziak ez du ekartzen Agiritegiari dokumentuen titulartasuna eta jabetza lagatzea. Dena den, egoera onean mantentzeko, segurtasunez manipulatzeko eta ongi kudeatzeko erantzukizuna ematen zaie. Horrela, bidezkoa bada ikus ditzakete, eta ez dute uzten baimen gabeek kontsultatzea.

Ondorioz, ezin da hutsegiterik egon bidalketetan, eta ongi antolatuta eta kontrolatuta egin behar dira, aplikazio informatikoaren bidez. Gangurengo langileak arduratzen dira egiaztatzeaz, Agiritegira kutxa-bidalketa bat heltzen den bakoitzean. Haiekin batera igortzen den albarana eta benetan heldu dena bat datozela egiaztatzen da.

Gero, sistema robotizatua kontrolatzen duen aplikazioari aginduak ematen dizkie langileek. Kutxak gordailuan sartzeko zenbat erretilu behar diren automatikoki kalkulatzen du sistemak. Robot jasotzaile batek lekua non dagoen aukeratzen du, eta orga mekanikoetan jartzen joaten da. Horrela, lanpostuetara eramaten ditu. Han, langileek kutxak jartzen dituzte; gero, barra-kodeak eskaneatzen dituzte, jarritako kutxak aplikazioaren arabera aurreikusitakoak direla eta orden zuzenean daudela egiaztatzeko. Baliozkotu ondoren, orgak erretilua eramaten dio robotari. Honek, dagokion gelan sartzen du eta aldi berean aplikazioak haren koordenatuak erregistratzen ditu.

Agiriak artxiboan erabiltzeko berariaz egindako kutxetan gordetzen dira. Kartoizkoak dira dokumentuek transpiratzeko, plastikozkoetan hezetasuna geratzen delako onddoak eta beste zenbait mikroorganismo agertzen baitira. Gainera, ez dute azidorik, papera ez hondatzeko, eta tamaina (estandarra edo berezia) edukira egokituta dago, denborarekin agiriak gastatzen dituzten behargabeko tolesturak saihesteko.

Informazio osagarria

Agiriak kokatzeko eta zaintzeko prozesua (11,7 MB)