Agiritegiaren funtzionamendua

Agiritegi Administratibo Orokorrean agirien kudeaketan hiru prozedura funtsezkoak egiten dira: agirien transferentzia, kokatzea eta mailegatzea.

Transferitzean agiriak eramaten dira, antolatuta, administrazio-unitate ekoizleetatik Agiritegira.

Han sartutakoan, dokumentuak haren zaintzapean geratzen dira, hau da, Agiritegi Administratiboa agiriak zaintzeaz arduratzen da, modu egokian, ezarri den denboran. Horretarako, agiriak non kokatzen diren kontrolatzen da, indarreko araudia betetzen duen gordailuan.

Administrazio-unitateek behar dituztenean, mailegatuta eskatzen dizkiote Agiritegiari. Hark, azkar ematen dizkie, segurtasun eta konfidentzialtasun berme guztiekin.