Mailegua

Agiritegi baterako, dokumentuak mailegatzea da beste pertsona batzuei ematea, era kontrolatuan eta denbora jakin baterako.

Agiritegi Administratibo Orokorrak barne maileguak egiten ditu bakarrik, hau da, kudeatu duen Foru Zerbitzu Publikoaren administrazio-unitateari bidaltzen dizkio agiriak. Beste unitateren bateko espedienteak ikustea eskatzen badu, ekoizleak baimendu behar dio, konfidentzialtasuna bermatzeko.

Horrela bideratzen dira, oro har, kanpoko erakundeetatik eta herritarrengandik datozen eskaerak. Azkenok, gainera, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikora jo dezakete dokumentazioa zaharra bada baina Agiri Administratibotik zentro horretara ez bada transferitu, edo Aldundiari "Informazio publikoa ikusteko eskaera" bat egin. Edozein pertsonak du agiri publikoak ikusteko eta haien kopia bat ateratzeko eskubidea. Hala ere, zenbait baldintza daude, eta ezin dira inola ere mailegatuta eraman, segurtasun arrazoiengatik.

Agiritegi Administratibo Orokorrak artxiboak kudeatzeko aplikazio informatikoaren bidez jasotzen ditu eskaerak. Horrela, zer agiri eskatzen diren eta nork eskatzen dituen erregistratzen du, mailegua egokia eta bidezkoa dela ziurtatzeko. Sistema robotizatuak dagokion kutxa edo kutxak bilatu eta lanpostura eramaten ditu. Han, langileek dokumentu zuzenak emango direla egiaztatzen dute. Espediente solteak eskatu badira, berariaz errotulatutako kutxetan sartzen ditu. Segurtasun eta konfidentzialtasun neurri gehigarria da.

Dokumentazioa Agiritegiko langileek gidatutako foru-garraioz eramaten da beti. Eskura entregatzen da eta horrekin batera albaran bat ematen da. Hor, jasotzen duenak sinatzen du, une horretan Agiritegiak mailegatutakoaren zaintza eskualdatzen diolako, agiriak itzuli arte.

Agiritegi Administratibo Orokorra, jardunbide egoki gisa, mailegu guztiak sisteman erregistratzen direnetik 24 ordu baino gutxiagoan ematen saiatzen da.

Informazio osagarria

Agiriak mailegatzeko prozesua (7,8 MB)