Suaren agerpenak

Suaren agerpenak hauek dira:

SUA
Erregaien eta sugaien kopuru mugatu bat dosifikazio edo gehitze bidez etengabe gehituta hasi eta mantentzen den errekuntza. Erregai edo sugai horiek oxidazio-abiadura moteltze aldakorra izaten dute, eta exotermikoak dira; hau da, beroa askatzen dute
SUTEA
Hedatu eta triskantza handiak eragiten dituen su handia

SUAREN irudikapen grafikoa

SUAREN TETRAEDROA

Suaren irudikapen grafikoa tetraedro itxuran. Deskribapena jarraian.

Tetraedroa lau aurpegi triangeluarrek osatutako irudia da. Aurpegi bakoitzak osagai edo egoera bat irudikatzen du, eta bakoitzak kolore bat du

Horia:
Erregaia
Gorria :
Beroa
Urdina:
Sugaia

Errekuntza posible izateko. Kateko erreakzioak erregaiaren lurrunen eta oxigenoaren artean gertatu behar dira. Erreakzio horiek saihesten badira, sua ez da hasiko.

Errekuntza modalitateak

Errekuntza modalitate desberdinetan gertatzen diren prozesu desberdinen fluxu-diagrama. Deskribapena jarraian.

Sugarra duen errakuntzako prozesuak:

Substantzia bat berotzen denean, lurrunak edo gasak askatzen ditu. Lurrun horiek aireko oxigenoarekin konbinatzen dira, eta su-iturri bat dagoenean erre egiten dira. Orain arte, errekuntzak erreakzio endotermiko moduan jokatu du, hau da, beroa behar du hasteko. Lurrun horiek erretzen hasten direnean, beroa askatzen da eta erreakzioa exotermikoa da. Askatutako bero kantitatea material erregaiaren lurrun gehiago sortzeko nahikoa ez bada, sua itzali egingo da; aitzitik, askatutako bero kantitatea handia bada, material erregaiak deskonposatzen jarraituko du, lurrun gehiago askatuko ditu, oxigenoarekin konbinatuko dira, su hartuko dute eta sua handitu egingo da.

Sugarrik gabeko errekuntzako prozesuak:

Sugarrik gabeko errekuntzan, ikaztutako azalera oxidatu egiten da, eta oraindik erre gabe dagoen alboko erregaiaren karbonizazio berria sortzeko bero nahikoa sortzen du. Prozesua oso geldoa da, eta kasu batzuetan sugarrak eragin ditzake eta abiadura handian zabalduko den sua piztu.