Erregaien propietateak

Erregaien propietateen barruan, hurrengoa bereiz daiteke:

Tenperaturak

Erreketa-tenperatura:
Tenperatura honetan, material erregaia lurrun erregaiak igortzen hasten da.

Likido batzuen kasuan (gasolina), tenperatura hori zeroz azpikoa izan daiteke, eta beraz, giro-tenperaturan lurrun erregaiak askatzen dituzte. Lurrun horiek egoteak ez du esan nahi sutea dagoenik.

Sute-tenperatura:
Tenperatura honetan, lurrun erregaiak askatzen ari den materialak, kanpoko sugarra dagoenean su hartzen du, eta sute horretan askatutako beroa dela bide, kanpoko berorik gehitu gabe, erregaiak lurrun erregaiak igortzen jarraitzen du eta horiek sutea berrelikatzen dute.

Tenperatura hori errekuntza-tenperatura baino gradu 1 edo 2 handiagoa da.

Autoerreketa tenperatura:
Substantzia erregai batek su hartzeko eta erreketa-iturririk egon gabe errekuntzari eusteko gutxieneko tenperatura da.

Tenperatura honetara iristea oso arriskutsua da, aurreabisurik gabe inguru bat bat-batean sutan izan dezakegulako eta hori arriskutsua delako. Fenomeno mota honek bi aldagai ditu, FLASHOVER eta BACKDRAFT.

FLASHOVER:
Konpartimendu batean suak askatutako erradiazio termiko osoak, gas beroengatik eta konpartimentuko pareta eta sabai beroengatik, horren barruko azalera erregai guztietan errekuntza eragin dezake.

Hazten ari den sutik guztiz garatutako sura dagoen bat-bateko eta eutsitako trantsizio horri Flashover esaten zaio. (Fire Research Station - UK 1993).

Flashover baten definizioa hau da: konpartimendu baten barruan, material erregaien su batek azalera guztiak erabat estaltzeko egoerara azkar igarotzea. (International Standards Organisation - ISO 1990).

BACKDRAFT:
Aireztapen mugatuak konpartimendu batean sua eragin dezake, su-gasak sor ditzake. Horiek errekuntza partzialeko produktuen eta pirolisian erre gabeko produktuen atal esanguratsuak dituzte.

Horiek pilatzen badira, konpartimenduan irekigune bat egiten denean sartzen den aireak bat-bateko deflagrazioa eragin dezake.

Deflagrazio hori, konpartimenduan zehar eta irekigunetik kanpo mugituz, Backdraft bat da. (Fire Research Station - UK 1993).

Hau da Backdraft izenekoaren definizioa: berotutako gasen errekuntza azkar eta eztanda bidezkoa, modu egokian aireztatu ez den eta suaren eraginez oxigeno-hornikuntza murriztuta duen eraikinean oxigenoa sartzean gertatzen dena.

(National Fire Protection Association - USA).

Sukoitasunaren mugak.

Sutea gertatzeko, erregaia eta sugaia fase gaseosoan nahasi behar dira eta nahaste hori kontzentrazio jakin batzuetan eman behar da. Horiei SUKOITASUNAREN BEHE MUGA ETA SUKOITASUNAREN GOI MUGA esaten zaie.

Kontzentrazio bien artean, posible da erregai/sugai nahasteak su hartzea.

Sukoitasunaren behe muga (LII).
Gas edo lurrun erregaiaren kontzentrazioa airean. Horren azpitik ez da errekuntza gertatzen.
Sukoitasunaren goi muga (LSI).
Gas edo lurrun erregaiaren kontzentrazioa airean. Horren ginetik ez da errekuntza gertatzen.

Sukoitasun-mugak (LII eta LSI) tenperaturaren arabera aldatzen dira. Tenperatura zenbat eta handiagoa izan, sukoitasunaren behe muga (LII) jaitsi egiten da, eta sukoitasunaren goi mugak (LSI) gora egiten du.

Grafikoan, sukoitasun mugen aldaketa tenperaturaren arabera agertzen da.