Online prestakuntza
Bizkaian arrakala digitala murrizteko prestakuntza-pilulak
Ikasi mugikorra erabiltzen eta aplikatu zure egunerokoan
Oinarrizko prestakuntza bideotutorial errazen bidez, mugikor adimenduna erabiltzen ikasteko.
Lerratu gehiago erakusteko
Bideo tutorialak
Interneten modu seguruan nabigatzen ikasi
Prestakuntza aurreratua Interneteko babesaren eta segurtasunaren inguruan, AA eta beste aplikazio batzuk erabiltzea.
Lerratu gehiago erakusteko
Bideo tutorialak
1 - 6 erakusten 6 emaitzetatik.
Deskargatu dokumentuak
1 - 6 erakusten 6 emaitzetatik.
Teknologia berriei buruzko ohiko galderak
Teknologia berriei buruzko ohiko zalantza batzuk bildu ditugu. Gaikako blokeetan antolatu ditugu, bilatzen duzuna errazago aurki dezazun.
Gaien aurkibidea
Aukeratu gai bat lotutako ohiko galderak erakusteko
Segurtasuna sarean
-
Segurua al da pasahitzak nabigatzailean gordetzea?
Gailu digitalak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Aukera ematen digute komunikatzeko, Interneten nabigatzeko eta informazio pertsonala eta profesionala gordetzeko. Komeni da pasahitz desberdina erabiltzea zerbitzu edo erregistro bakoitzerako.
Horretarako, pasahitzen kudeatzaile bat erabil dezakezu, hau da, pasahitz guztiak modu seguruan gordetzen dituen aplikazio bat. Nahikoa da pasahitz nagusi bat gogoratzea, eta programa arduratuko da gainerakoaz. Giltzarrapodun libreta digital baten antzera funtzionatzen dute.
Hona hemen pasahitzak nabigatzailetik modu seguruan kudeatzeko urratsak:
- Interneteko nabigatzaile bat ireki.
- Konfigurazio-menuan sartu.
- "Pasahitzen kudeatzailea" atalean sartu.
- Pasahitzak berrikusi, gorde edo aldatu, behar denaren arabera.
-
Nola saihestu dezaket online-iruzurra?
Phishinga engainatzeko modu bat da. Konfiantzazko pertsona edo erakunde bat izango balira bezala jarduten dute iruzurgileek, hala nola banku, denda edo kontaktu ezagun bat, informazio pertsonala lapurtu ahal izateko.
Iruzur-mota hori mezu elektronikoen, testu-mezuen edo esteka faltsuak dituzten sare sozialetako argitalpenen bidez iritsi ohi da.
Horietan klik egiten baduzu, zure datuak (pasahitzak, banku-txartelaren zenbakiak edo helbide pertsonalak) eskuratzeko diseinatutako iruzurrezko orri batera birbidera zaitzakete.
Iruzurrezko mezu horiek identifikatzeko, garrantzitsua da honako alderdi hauei erreparatzea:
- Igorlea: igorlearen datuak arrotzak edo ezezagunak izaten dira. Kasu askotan, posta-helbidea ez dator bat ustez mezua bidali duen erakundearekin.
- Itxura: logotipoak eta ikus-elementuak lerrokatu gabe, pixelatuta edo gaizki diseinatuta egon ohi dira. Kalitate txikia izaten dute eta itxura orokorra ez da oso profesionala izaten.
- Edukia eta idazkera: mezuak gramatika-akatsak, ortografia-akatsak, esaldi inkoherenteak edo egitura desordenatua izaten ditu.
- Estekak eta eskatutako informazioa: xede argia ez duten estekak izaten dituzte, eta datu pertsonalak, banku-informazioa edo gako pribatuak eskatzen dituzte; legezko erakundeek ez dute inoiz horrelakorik eskatzen bitarteko horien bidez.
-
Zenbatean behin aldatu behar dut nire pasahitza?
Pasahitzak lineako kontuetarako sarbidea babesten duten gakoak dira. Informazio pertsonala seguru mantentzeko, honako gomendio hauek hartu behar dira kontuan:
- Erabili pasahitz sendo eta desberdinak zerbitzu bakoitzerako.
- Gutxienez 12 karaktere sartu, letra larriak eta xeheak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz.
- Eguneratu zure pasahitzakEguneratu zure pasahitzak aldizka, 3-6 hilean behin.
-
Segurua al da Wi-Fi publikoa erabiltzea?
WiFi-teknologiak aukera ematen du gailu digitalak (telefono mugikorrak, ordenagailuak edo tabletak) Internetera haririk gabe konektatzeko.
WiFi-sare publiko bat erabil dezakegu, adibidez, jatetxe edo plaza batekoa, Interneten nabigatzeko edo aplikazioetan sartzeko.
Hala ere, sare horiek ez dira gomendagarriak zerbitzu sentikorretan sartzeko, hala nola online-bankan edo online-erosketetan, datu pertsonalak, bankukoak edo pasahitzak sartu behar direnean.
Horregatik, Wi Fi-sare publikoak erabiltzen direnean, kontu handiz ibili behar da, eta ez da datu pertsonalik sartu behar, ezta orri ofizialetan sartzen bazara ere.
Web-orriak
-
Nola nabigatu modu seguruan Interneten?
Funtsezkoa da nabigazio-ohitura seguruak hartzea, Internetez lasaitasunez gozatzeko eta informazio pertsonala babesteko.
- Gune seguruak zein diren jakitea: Web-orriaren helbidean, bilatu "https": "http" bukaeran ageri den "s"ak esan nahi du webguneak SSL zifratua duela, eta horrek informazioa babesten du nabigatzean.
- Giltzarrapoa helbide-barran: URLaren ondoan, giltzarrapoaren ikonoak esan nahi du konexioa segurua dela.
- Ez fidatu "https" edo giltzarrapoa ez duten guneez.
-
Arriskutsua al da nire datu pertsonalak webgune batean sartzea?
Datu pertsonalak ematea ez da arriskutsua, baldin eta web-orri fidagarri eta babestuan nabigatzen bada.
Interneten nabigatzen denean, leku ofizial eta ohikoetan nabigatzen saiatu behar dugu, hau da, marka ezagunen eta konfiantzazkoen orrietan.
Webgune bat segurua dela egiaztatzeko, begiratu nabigatzailearen barran giltzarrapo bat agertzen den. Sinbolo horrek adierazten du konexioa segurua dela eta datuak babestuta daudela.
-
Zer dira cookieak?
Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta nabigatzailean biltegiratzen dira, erabiltzaileek webgune baten barruan dituzten nabigazio-lehentasunak gogoratzeko; hau da, bisitaren inguruko informazioa, lehentasunak, erosketa-organ sartu diren produktuak eta abar gogoratzeko, nabigazio-esperientzia ezin hobea eskaini ahal izateko.
Era askotako cookieak daude. Europako araudiaren arabera, markak/enpresak behartuta daude pertsonen baimena eskatzera, cookieak ez onartzeko aukera ematera eta webgune baten barruan erabilitako cookie bakoitzari buruzko informazioa eskaintzera.
Interneten bidez erostea
-
Segurua al da Interneten txartelarekin ordaintzea?
Erabiltzaileen txarteleko datuak babesten dituzten segurtasun-sistemak erabiltzen dituzte online-negozio gehienek. Segurua da txartelarekin ordaintzea, baldin eta erosketa leku seguru baten bidez egiten bada:
- Web-orri ezagunean
- Giltzarrapoaren irudia agertzen bada URLaren aurretik.
- Helbidea https protokoloarekin hasten bada.
- Ordaintzeko egiaztatze-sistemak erabiltzen baditu, hala nola mugikorrera iristen den kode bat jasotzea, bankuan sartzea eta erosketa onartzea, etab.
Erosketa ez egitea gomendatzen dizugu:
- Orrialdea ezezaguna denean edo susmagarria dirudienean.
- Posta elektronikora edo mugikorrera bidalitako mezu baten bidez iritsi bazaizu.
- Giltzarraporik ez badu.
- Erosketa egin nahi izatean bankuko pasahitzak, txartelaren kodeak eta abar eskatzen badituzte.
-
Ordaindu al dezaket nire txartel-zenbakia eman gabe?
Gaur egun, ordaintzeko hainbat metodo daude, eta horien bidez egiten bada ez da beharrezkoa txartelaren datuak sartzea.
Txartelaren datu osoak partekatzea eskatzen ez duten ordaintzeko metodoak:
- Bizum
- Paypal
- Google Pay
- Banku-transferentzia
-
Non ikus ditzaket beste pertsona batzuen aipamenak edo iritziak?
Webgune askok beste pertsona batzuek produktuei, dendei edo zerbitzuei buruz egiten dituzten aipamenak irakurtzeko aukera ematen dute, eta besteen iritziak begiratzea ohiko praktika bihurtu da erosketa bat egin aurretik.
Iritziak aurkitzeko hiru aukera daude:
- Produktuaren fitxan bertan ikus ditzakezu produktua erosi duten beste pertsona batzuen iritziak.
- Webguneko iritzien atalean , ohikoagoa zerbitzu bat eskaintzen duen enpresa denean.
- Kanpo-plataformetan, hala nola Google Maps eta Google Play; horietan negozioek leku independenteetan jasotzen dituzte iritziak.
Izapideak online egitea
-
Zer behar dut izapide bat online egiteko?
Gaur egun, administrazio publiko gehienek aukera ematen dute izapideak modu digitalean egiteko. Izapide bat online egiteko, beharrezkoa izaten da autentifikazio-sistemaren bat izatea. Izapidea egin nahi den erakundearen baitan egoten da hori.
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
- NAN elektronikoa
- Cl@ve
Interneterako konexio egonkorra ere beharko duzu, eta erantsi beharreko dokumentazioa PDF, JPG edo PNG formatuan aurkeztu beharko duzu, egin beharreko izapidearen arabera.
-
Zer egingo dut ez badakit zer izapide dagokion nire egoerari?
Zer izapide egin behar den argi ez dagoenean, honako urrats hauek egitea da egokiena:
- Izapide bakoitzaren deskribapena berrikusi.
- Barne-bilatzailea erabili eta egoera azaldu.
- Gidak edo ohiko galderak kontsultatu.
- Herritarrentzako arreta-zerbitzuarekin harremanetan jarri
-
Zer neurri hartu behar ditut izapide bat online egiteko?
Administrazio publikoek ez dute inoiz eskatzen ez informazio pertsonalik, ez enpresa dokumentaziorik posta elektronikoz, eta ez dute estekarik bidaltzen zuk datuak emateko.
Zalantzazko jatorria duten komunikazioetan dauden estekak ez irekitzea eta haietan ez sartzea gomendatzen dugu, eta datu pertsonalik edo bankuko daturik ez ematea. Edozein zalantza izanez gero, bide ofizialetara edo aurrez aurreko bulegoetara jo dezakezu. Garrantzitsua da arreta handiz jokatzea iruzur digitalaren saiakeren aurrean, eta kanal ofizialen bidez soilik komunikatzea edozein zalantza argitzeko edo izapideak egiteko.
-
Nola murriztuko dut dokumentu baten tamaina, igo ahal izateko?
Izapideak online egitean, baliteke dokumentazioa aurkeztu behar izatea. Batzuetan, baimendutakoa baino toki gehiago hartzen dute fitxategiek. Tamaina txikitzeko, hainbat aukera daude:
- PDF fitxategia bada, online-tresnaren bat erabili daiteke fitxategia konprimatzeko.
- Irudia JPG edo PNG bada, editatzeko eta tamaina aldatzeko aukera dago, edo, bestela, online-tresnak erabil daitezke irudia konprimatzeko.
- Word moduko testu-dokumentua bada, PDF bihurtzea gomendatzen dugu. Hori testu-editoretik bertatik egin daiteke, PDF gisa esportatzeko aukera hautatuta.
Aplikazio mugikorrak
-
Nola deskargatu aplikazio bat?
Gaur egun aplikazio ugari daude. Batzuk aurrez instalatuta datoz mugikorrean; beste batzuk, berriz, deskargatu egin behar dira erabili aurretik.
Honako urrats hauek egin behar dituzu aplikazio bat deskargatzeko:
- Lehenik eta behin, Play Storen sartu behar duzu. Mugikorrean aurrez instalatuta datorren aplikazioa da, eta era guztietako aplikazioak deskargatzeko balio du.
- Sartu ondoren, luparen ikonoa hautatu behar duzu goian eskuinean, eta bilatzailea irekiko da.
- Deskargatu nahi dugun aplikazioaren izena idatziko dugu bilatzailean.
- Aplikazioa hautatuko dugu, eta, nahi dugun aplikazioa hori dela egiaztatu ondoren, "Instalatu" botoia sakatuko dugu.
- Une horretan, aplikazioa deskargatzen eta smartphonean instalatzen hasiko da.
- Deskargatutako aplikazioa telefonoaren menuan agertuko da; bertan klik egitean, aplikazioa irekiko da.
Zer aplikazio deskargatu nahi dugun ez badakigu, aplikazioak kategorien arabera multzokatuta ikusteko aukera ere ematen du Play Storek.
-
Zergatik ez dit app bat instalatzen uzten lekua baldin badut?
Dirudiena baino ohikoagoa da arazo hori, eta hainbat faktorek eragin dezakete:
- Mugikorrean espazio librea dagoela adierazten badu ere, baliteke espazio horren zati bat eguneratzeetarako, beste aplikazio batzuetako datuetarako edo aldi baterako fitxategietarako izatea.
- Aplikazioen doikuntzak berrikusi behar dira; baliteke Google Play plataformak eguneratzeren bat egiteke izatea.
- Aplikazioak adierazten duena baino pisu handiagoa izan dezakete aplikazio askok.
Hiru urrats horiek berrikusi badituzu, eta, hala ere, ezin baduzu nahi duzun aplikazioa deskargatu, ezabatu erabiltzen ez dituzun fitxategiak edo aplikazioak eta saiatu berriro.
-
Nola desaktibatuko ditut jakinarazpenak?
Aplikazioen jakinarazpenak desaktibatu nahi badituzu, oso erraza da prozesua. Mugikorraren doikuntzetan sartu behar duzu, jakinarazpenak administratu edo aplikazioen jakinarazpenak atalera joan, eta hor desaktiba ditzakezu nahi dituzun aplikazioen jakinarazpenak.
Hodeian biltegiratzea
-
Zer da hodeian biltegiratzea?
Hodeian biltegiratzeak aukera ematen du Internet bidez eskura daitezkeen urruneko zerbitzarietan gordetzeko datuak eta fitxategi digitalak.
Datuak enkriptatuta egoten dira segurtasuna bermatzeko, eta eskuragarri egoten dira eguneko 24 orduetan.
Zerbitzu horiek aukera ematen digute:
- Gure fitxategietara edozein gailutatik sartzeko une oro./li>
- Bilaketa adimenduna. Irudiak aurkitzeko aukera ematen du, adibidez "janaria" edo "hondartza" bilatuta.
- Edukiak erraz eta azkar editatzeko tresnak eskaintzen ditu.
-
Zer fitxategi-mota gorde ditzaket hodeian?
Hodeian biltegiratzeko zerbitzu gehienek era guztietako fitxategiak gordetzeko aukera ematen dute, baina zerbitzu bakoitzak mugak izan ditzake fitxategien tamainari, baimendutako formatuei edo segurtasun-murrizketei dagokienez. Komeni da plataforma bakoitzaren baldintzak berrikustea, hala nola plataforma bakoitzean gehienez zenbat biltegiratu daitekeen jakiteko, aukerarik onena hautatu ahal izateko.
-
Nork ikus ditzake nire fitxategiak?
Erabiltzaileak egiten duen konfigurazioaren araberakoa izango da fitxategiak hodeian ikusteko aukera.
- Fitxategi bat hodeira igotzen denean, normalean, erabiltzaileak bakarrik izango du hartan sartzeko aukera.
- Fitxategi edo karpeta bat partekatu nahi izanez gero, kanpoko pertsona bakoitzak zer sarbide izango duen aukera daiteke.
- Hornitzaile batzuek fitxategiak prozesatu ditzakete segurtasun-kopiak izateko, gailuetako edukia sinkronizatzeko edo malwareak detektatzeko.
- Hodeiko biltegiratze-plataformarekin integratutako beste aplikazio batzuk erabiliz gero, aplikazio horiei baimenak eman beharko zaizkie.
Edozein unetan berrikusi eta kendu daitezke baimenak kontuaren konfiguraziotik.
Adimen artifiziala
-
Zer da AA?
Adimen Artifiziala (AA) informatikaren adar bat da, eta makinak eta programak sortzen ditu, beren kabuz pentsatzeko, ikasteko eta arazoak konpontzeko gai direnak, pertsona batek egingo lukeen bezala.
Hau da, Adimen Artifiziala (AA) da makinek (hala nola ordenagailuek, smartphoneek edo robotek) egiten ikastea normalean pertsonok egingo genituzkeen gauzak, esaterako pentsatu, ulertu eta erabaki.
-
Non aurki dezakegu AA?
La IA está en muchos aspectos de la vida cotidiana.
- Gailu digitaletan: mugikorretan, ordenagailuetan eta tabletetan.
- Sare sozialetan.
- Ibilgailuetan: auto autonomoetan edo gidatze-laguntzaileak dituztenetan.
- Medikuntzan: gaixotasunen diagnostikoan eta gomendio-sistemetan.
- Chatbotetan: laguntzaile pertsonaletan eta bezeroarentzako online-arretan
-
Zer onura dakartza AA erabiltzeak?
Adimen artifizialak lan errepikakorrak automatizatzeko aukera ematen du, eta erabakiak hobeto hartzen laguntzen du.
Hona hemen AAren egungo onura batzuk:
- Eraginkortasuna hobetzen du: AAk azkar eta akatsik gabe egin ditzake lanak, eta horrek denbora aurreztuko digu.
- Ongizate handiagoa izaten laguntzen du: AAk erosoago bihurtzen ditu gure bizitzak, zenbait lan errazten baititu.
- Erabakiak hartzea hobetzen du: AAk datu-kopuru handiak aztertzen ditu, denbora txikiagoan erabaki hobeak hartzen laguntzeko.
- Funtsezko sektoreak eraldatzea: industriak iraultzen ari da AA, esaterako osasuna, hezkuntza eta garraioa.
Harremanetarako
-
Prestakuntza-programen datei eta kokapenei buruzko edozein zalantza argituko dizugu
Ordutegia:
09:00etatik 17:00etara eskuragarri
-
Mezu elektroniko bat bidali ahal diguzu helbide honetara: adiskidetza.digitala@bizkaia.eus
Jarraitu gaurkotasun digitala Bizkaia Techen sare sozialetan
Bizkaiko esparru teknologikoari buruzko gaurkotasun osoa
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.