Bizkaiko Lankidetzako IV Plan Zuzentzailea (2022-2030) martxan jarri berri da

  • Bizkaia kopera
  • Garapena

IV. Plan Zuzentzailearen helburua izan da trantsizio-etapa bat bultzatzea, tokitik Agenda 2030ean Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen lagunduko duena, baita bizikidetza globalaren eredu berria ere, justizia eta Giza Eskubideen errespetua ezaugarri dituena, non bizitzaren iraunkortasuna erdigunean kokatuko den. Hori guztia epe ertainean, 2030, urtea erreferentziatzat hartuta.

Otsailaren 1ean Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte-Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, eta Natxo Rodriguezek, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasun zuzendari nagusiak, Batzar Nagusietako Komisioan hitz egin zuten Bizkaiko Lankidetzako IV Plan Zuzentzailea aurkezteko: “instituzio publiko bakoitzak, nazioarteko eskuhartzearen aktore eta eragile bakoitzak hausnartu behar dugu gure parte hartzea zein den eta zein izan litekeen. Ausartak izatea dagokigu, herrialdeen arteko lankidetza inzidentzia hobetzea lortuko duten aldaketei aurre egiteko”.

Plan Zuzentzaile bakoitzak datozen urteetan Bizkaiko lankidetza politiketan jarraitu beharreko estrategiak ezartzen ditu. Oraingo egoerak, bestalde, erantzun eguneratu bat eskatzen du, aurre egiten ari garen erronken mailakoa. Laespada Diputatuaren hitzetan, “globalizazio neoliberalaren ondorioek krisi sitemiko batetara eraman gaituzte, txirotasuna azaleratzen joan da eta munduko biztanleriaren geruza hazkorrei dagozkien desberdintasunak garapen hegeomonikoaren ereduaren egiturazko ezaugarriengatik sortzen dira”. Era berean, COVID-19aren pandemiak ekarritako krisiak, zentzu horretan, inflexio puntu bat ekarri du berekin, munduko erronken inerdependentzia eta konplexutasuna agerian utziz.

Hori abiapuntu hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasun Zuzendaritzak, Bizkaiko Lankidetzan aldaketa handi baten oinarria ezartzen duen hamar urteko trantsizio prozesu bat proposatu du. Zentzuzko aldaketa bat Garapenerako Lankidetzaren Euskal Legea kontuan hartuta, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin bateratuta eta guztia erreminta baten bitartez, IV Plan Zuzentzailea, errealitate eta testuinguru konplexu eta aldakor bati aurre egiteko eduki eta ezarpenean nahikoa malgua.

IV Plan Zuzentzaile hau dokumentu bat idazteak ekarri zuen prozesu neketsu baten emaitza da. Artikulua “Bizkaiko Garapenerako Lankidetzaren egungo egoerari buruzko hausnarketak eta etorkizunerako proposamen batzuk” (Sabalza eta Bengoechea, 2021) izan zen, eta barne analisi prozesu bat jarri zuen martxan, ondoren oinarrien dokumentu bat ekarri zuena. Dokumentu hori elkarlaneko sorkuntza prozesu baten abiapuntua izan zen, Euskadiko Garapena GKEaren Koordinatzailea, 73 GGKE, alor sozialeko 8 entitate, garapenetik kanpoko akademia eta sektore pribatua eta Bizkaiko 9 udaletxe bildu zirelarik horretarako.

Emaitza hiru zatitan egituratutako dokumentu bat da, Egoeraren Diagnosi, Orientabide estrategiko eta 2022-2024ko Lehentasunak; epe ertain/luzeko trantsizio bat sustatzen du, Bizkaiko Garapenerako Lankidetzaren politika indartzeko. Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda hartzen dira erreferentzia bezala eta, besteak beste, honako neurri zuzentzaileak onartzen dira: solidaritate aktiboa, emakume eta gizonen arteko ekitatea, parte hartzea eta transparentzia eta kontuak ematea. Era berean, zeharkako ikuspuntu bezala ulertzen dira eskubideen babesa, feminismoa, ekologismoa eta Eradaketa Sozialerako Hezkuntza.

Guzti honekin, Plan Zuzentzaile honek ondorengo helburu edo aldaketa estrategikoetan aurre egitea porposatzen du, lanaren edukia 2030 arte zuzenduko duelarik:

  • 1. Helburua: Bizkaiko Garapenerako Lankidetza politika bat, ikuspegi estrategikoagoa eta eragiteko eta eraldatzeko gaitasun handiagoa dituena
  • 2. Helburua: Bizkaiko Garapenerako Lankidetza politika bat, xedeko biztanleriaren beharrei eta interesei erantzungo diena, gure nortasunaren ezaugarrietatik abiatuta: elkartasun aktiboa eta gizarte zibil antolatua eta aldaketa-eragilea
  • 3. Helburua: Bizkaiko Foru Aldundia da lurraldearen Garapenerako Lankidetzaren erakunde-artikulazioaren burua, sailen eta erakundeen arteko koordinazio eta osagarritasun handiagoa lortzeko bidean aurrera eginez, Bizkaiko eragileen arteko koherentzia eta baterako erantzunkizuna hobetzeko, Giza Garapen Jasangarriaren alde
  • 4. Helburua: Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egin du Giza Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentzia ezaugarri duen eredu baterantz
  • 5. Helburua: Garapenerako Bizkaiko Lankidetza politika, gizartean garrantzi handiagoa duena: lurraldeko sektore eta eragileak interpelatzen eta inplikatzen dituena, haien gizarte-oinarria zabalduz, eta ahalik eta gehien aprobetxatuz Bizkaiaren eta haren eragileen gaitasunak eta ahalmenak
  • 6. Helburua: Bizkaiko Garapenerako Lankidetzako politika, ezagutza, esperientzia, baliabide eta abarren norabide anitzeko truketzat hartuta, ekarpen kualitatiboak, ezagutzaren kudeaketa eta kaskuntzen eta esperientzien komunikazioa eta hedapena nabarmenduta

Azkenik, dokumentua 2022-2024 aldirako lehenetsitako esku-hartze ildoekin amaitzen da, IV. Plan Zuzentzailea gauzatzeko lehen aldi gisa, eta hura espezifikoki zehaztea ahalbidetzen duen esparru operatibo bat garatzen du.