AITA MARI BISITATZEA

Larrialdiak

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko diputatu eta Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi Teresa Laespadak, Gizarte Kohesioko zuzendari Ignacio Rodríguezek eta Berdintasuneko zuzendari Trinidad Vicentek Aita Mari itsasontzia bisitatu dute. Aita Mari Pasaiako portuko uretan ainguratuta dago, eta bertan bildu dira hiru politikariok Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) elkarteko ordezkariekin.

Foru ordezkariek aitortu egin dute erakundeak egiten duen funtsezko lana, SMH-k helburu baitu migratzera behartuta dauden ehunka pertsonaren bizitzak salbatzea, bai pobreziaren, bai klima-aldaketaren, bai beren jatorrizko herrialdeetako indarkerien ondorioz.

Larrialdi humanitarioa egiturazko errealitatea da Europar Batasunean. Horri aurre egiteko, Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) Maydayterraneo, Vial eta Aita Mari proiektuak garatu ditu. 2018an lehenengo misioa egin zuenetik, erreskate-ontziak 1.000 pertsona baino gehiagoren bizitza babestu du.

Laespada diputatu nagusiordeak berretsi egin du migratzaileen krisiaren eragina arintzeko ekintzak babesten jarraitzeko konpromisoa, eta sendo defendatu ditu pertsona horien eskubideak: bizi eta laguntza humanitarioa jaso, babesa eta segurtasuna izan eta nazioarteko asiloa lortu, pertsona guztienganako duintasuna eta errespetoa oinarri hartuta.

Bizkaiko Foru Aldundiak urteak daramatza Itsas Salbamendu Humanitarioarekin (SMH) elkarlanean, hitzarmenen bidez, laguntza humanitarioari eta larrialdi-egoerei aurre egiteko ekintza-proiektuetan. Nabarmendu beharrekoak:

  1. Mediterraneoan itsas zabaleko migrazio-ibilbideetan laguntzea eta erreskatatzea.
  2. Aita Mari Maydayterraneo.
  3. Maydayterraneo. Aita Mari 2021 proiektua. V. misioa eta udako geldialdia.
  4. “Laguntza humanitarioa eta ontzien erreskatea itsas ibilbideetako larrialdi egoeretan”.