Teknologiak etxebizitza adimendunetan adinekoen autonomia laguntzeko

  • Noiz

    2025/07/10

  • Ordua

    09:30 - 12:15

Uribe Kosta

NIC – Nagusi Intelligence Center antolatzailea izango da ekitaldi tematiko berri batean. Datorren uztailaren 10ean izango da, 9:30etik 12:15era. Bertan, honako gai hauei buruzko 13. monografikoa aurkeztuko dugu: Teknologiak etxebizitza adimendunetan adinekoen autonomia laguntzeko.

Zahartzeak erronkak azaleratzen ditu autonomian eta etxeko segurtasunean. Etxe adimendunek irtenbide berritzaileak eskaintzen dituzte, hala nola automatizazioa, osasunaren monitorizazioa eta robotika, hala, bizi-kalitatea hobetzen da. Baina garrantzitsua da banakako premiak eta konponbide teknologikoak aztertzea, adinekoentzako etxe seguru eta irisgarria sustatzeko.

Hizlari izango dugu Eduardo Suller, TDS Domotika & Immoticako CEOa eta Domotika Masterreko ohorezko irakaslea UCAMen (Murtzia). Adinekoentzako instalazio domotikoetan ibilbide luzea egin du eta azken urteetan izandako bilakaeraz eta senior ingurunera egokitzeaz hitz egingo digu. Hitzaldia amaitu ondoren, monografiko hau aurkeztuko dugu: “Teknologiak etxebizitza adimendunetan adinekoen autonomia laguntzeko”.

Aurkezpenak egin ondoren, mahai-inguru at antolatuko dugu. Moderatzailea Joan Barrubes (Antares Consulting) izango da. Parte hartzaileak hauek izango dira:

  • Eduardo Suller, CEO: TDS Domótica & Inmótica. Aditua domotikan.
  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren koordinatzailea & BFAko Gizarte Ekintza Saileko lurraldeko koordinatzaile soziosanitarioa
  • IMQ Igurco
  • Vicomtech

Kafe etenaldiaren ondoren, ez da faltako gure ohiko lan saioa bertaratutakoekin.

Zure zain gaude!

Xehetasunak: Teknologiak etxebizitza adimendunetan adinekoen autonomia laguntzeko

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Bertaratutakoen harrera
  • 09:40 Jardunaldiaren aurkezpena

    Sabin Goitia. Beaz Bizkaia

  • 09:45 Hitzaldi aditua: “DomoMayor eta Conectados, domotika erraza adinekoentzako”

    Eduardo Suller. CEO: TDS Domótica & Inmótica

  • 10:15 Monografikoaren aurkezpena: “Teknologiak etxebizitza adimendunetan adinekoen autonomia laguntzeko”

    Joan Barrubes. Antares Consulting

  • 10:30 Mahai-ingurua: Etxebiztza adimenduna eta zahartzea

    Aurkezpena: IMQ Igurco, Vicomtech eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea

    Parte hartzaileak:

    • Eduardo Suller, CEO: TDS Domótica & Inmótica
    • Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren koordinatzailea & BFAko Gizarte Ekintza Saileko- soziosanitarioa
    • IMQ Igurco
    • Vicomtech

    Moderatzailea: Joan Barrubes. Antares Consultingeko bazkidea.

  • 11:15 Coffe Break
  • 11:30 Lan-saioa
  • 12:10 Konklusioak eta itxiera
  • 12:15 Ekitaldiaren amaiera

Oharrak

  • Formatua: Presentziala eta online
  • Ekitaldi mota: publikoa
  • Izena emateko epearen itxiera: asteazkenean, uztailaren 9an, 13:00etan.
  • Nori zuzenduta dago: domotikaren esparruan interesa duten edo dagoeneko arlo horretan jarduten duten pertsonei, elkarteei eta enpresei, bai eta adinekoen etxeko segurtasuna eta autonomia hobetzearekin zerikusia duten etxe adimendunei ere.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4

Hizlariak

  • Eduardo Suller, CEO: TDS Domótica & Inmótica. Aditua domotikan.
  • IMQ Igurco
  • Vicomtech
  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren koordinatzailea & BFAko Gizarte Ekintza Saileko lurraldeko koordinatzaile soziosanitarioa

Hitzaldien bideoak

  • Noiz

    2025/07/10

  • Ordua

    09:30 - 12:15

Eta gainera