SilverConnect: enpresak eta ekintzaileak

  • Noiz

    2023/05/19(e)tik

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Uribe Kosta

Nagusi Intelligence Center (NIC) zentroak jardunaldi bat antolatu du maiatzaren 19an, 9:30etik 12:00etara, Urduliz dorrean: SilverConnect.

Helburua Silver segmentuan lan egiten duten hainbat erakunderen eta sektore horretan berritzen ari diren nazioko eta nazioarteko Startup batzuen arteko topaketak egitea da, lankidetza, ekimen berrien eta martxan jar daitezkeen proiektu posibleen aukerak identifikatzeko.

Ekitaldia hasteko sarrera bat egingo da lurraldeko sektorearen xehetasun gehiago emateko, bai eta helburu horrekin konponbideak garatzen dituzten enpresentzat dauden baliabideak aditzera emateko ere. Jarraian, topaketa laburrak egingo dira jardunaldiko enpresa parte hartzaileekin (enpresak, startup-ak eta beste erakunde edo instituzio batzuk).

Xehetasunak: SilverConnect: enpresak eta ekintzaileak

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Ongietorria. Aurkezpena: Bizkaiko Silver ekosistema eta Nagusi Intelligence Center zentroko laguntza zerbitzuak.

    Sabin Goitia.

  • 09:45 Aurkezpena: Bizkaia Seed Capital

    Javier Santiago

  • 10:00 Aurkezpena: Bizkaia Talent

    Maite Caballero

  • 10:15 Topaketak one to one erakundeen artean (aldez aurretik zehaztutako topaketak egingo dira, gehienez ere, 15 minutuz)
  • 11:00 Coffe Break
  • 11:15 Topaketak one to one erakundeen artean (aldez aurretik zehaztutako topaketak egingo dira, gehienez ere, 15 minutuz)
  • 12:00 Jardunaldiaren amaiera

Oharrak

Formatua: Aurrez aurre. Gonbidapen pribatua.

Kokalekua

Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz. Aita Gotzon 37. Torre Urduliz. Planta 4. 48610 Urduliz

Hizlariak

  • Sabin Goitia. Beaz Bizkaia
  • Javier Santiago. Seed Capital
  • Maite Caballero. Bizkaia Talent
  • Noiz

    2023/05/19(e)tik

  • Ordua

    9.30 – 12.00

Eta gainera