2025ko Martxoaren 03a

PUMPTRAKA

Oraindik ez duzu izena eman Etxebarriko pump track masterclass saioan?

Pump track mundua maite baduzu edo diziplina zirraragarri honetan hasi nahi baduzu, hau da zure aukera perfektua. Bizkaiko Foru Aldundiak masterclass bat antolatu du 10 urtetik gorakoentzat. Ez utzi ikasteko eta ondo pasatzeko aukera hau ingurune dinamiko eta seguru batean pasatzen! Plazak mugatuak dira, beraz, ziurtatu lehenbailehen izena ematen duzula.

Martxoaren 9an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak pump track-eko masterclass saio bat antolatuko du Etxebarrin. Masterclass hau pump track-a praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pump track-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena (10:00 - 11:55): Oraindik pump track praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza (12:00 - 14:00): Pump track-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Pump track-a sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek, Etxebarriko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan

Ekitaldiari eta Bizkaiko pump trackarekin lotutako beste baliabide batzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune ofizialera: www.bizkaia.eus/kirolak/pumptrack

Zure zain gaude elkarrekin gurpil gaineko esperientzia paregabeaz gozatzeko!

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA