PUMPTRAKA

Otsailaren 25ean Arrankudiagan egitekoa zen pump track masterclass saioa bertan behera geratu da

Asteburu honetan eguraldi txarra espero denez, otsailaren 25ean Arrankudiagan egitekoa zen pump track masterclass saioa bertan behera geratu da.

Otsailaren 25ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak pump track-eko masterclass saio bat antolatuko du Arrankudiagan. Masterclass hau pump track-a praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pump track-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena (10:00 - 11:55): Oraindik pump track praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza (12:00 - 14:00): Pump track-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Pump track-a sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek, Arrankudiagako masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

Informazio gehiago: www.bizkaia.eus/kirolak/pumptrack

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA