2024ko Irailaren 17a

PUMPTRAKA

Pump track-eko masterclass berria Arrankudiagan!

Irailaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak pump track-eko masterclass saio bat antolatuko du Arrankudiagan. Masterclass hau pump track-a praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pump track-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena (10:00 - 11:55): Oraindik pump track praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza (12:00 - 14:00): Pump track-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Pump track-a sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek, Arrankudiagako masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

Informazio gehiago www.bizkaia.eus/kirolak/pumptrack

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA