IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2025ko Uztailaren 04a

Munduko 4 pertsonatik 1ek ez du nahikoa ariketa fisiko egiten. Eta zu?

OMEren arabera, munduko biztanleriaren %25ek baino gehiagok ez du gomendatutako gutxieneko jarduera fisikoa egiten.

Arazoa globala da, baina gune batzuetan sedentarismoak gora egin du: Arabiar Emirerriak (%66), Kuwait (%63) eta Kuba (%61) dira zerrenda beltzaren buru.

Aldiz, Uganda, Mozambike edo Lesoto bezalako herrialdeak bizitza aktiboaren eredu dira, %6 baino gutxiagoko jarduerarik ezarekin.

 Zergatik egiten da ariketa fisiko gutxiago?

  1. Hiri asko autoentzat pentsatuta daudelako, ez pertsonentzat.
  2. Gaurko lanek eserita egotea dakartelako.
  3. Aisia modernoa pantailetan bizi delako.
  4. Ariketa fisikoa bizirauteko beharrezkoa izateari utzi ziolako.

 Zer egin behar da?

Kontua ez da maratoiak korritzea. Egunerokotasunean ariketa fisikoa txertatzea da kontua: oinez ibiltzea, pedalei eragitea, eskailerak igotzea, jolastea, dantza egitea.

Ariketa fisikorik ez egitea ez da aukera bat. Osasuna da.

Artikulu osoa www.visualcapitalist.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA