KIROL KUDEAKETA ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urriaren 03a

PUMPTRAKA

Lagundu iezaguzu Bizkaiko pumptrack instalazioen erabilerari buruzko informazioaren kudeaketa hobetzen

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak zure laguntza behar du Bizkaiko pumptracks instalazioen erabilerari buruzko informazioaren kudeaketa hobetzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak (aurrerantzean, BFA) espazio irekietako (pumptracks) kirol-instalazioen erabilerari buruzko informazioaren kudeaketa hobetzeko erronka hartu du bere gain.

Erronka honek jarraian deskribatzen diren beharrei erantzuten die:

  1. Nola hobetu dezakegu aire zabaleko kirol-espazioen erabilerari buruzko datuen bilketa?
  2. Nola sailka genezake erabilerari buruzko informazioa profilaren, ohituren eta denbora-aldien arabera?
  3. Nola bistaratu genitzake datuak, udalei eta erabakiak hartzeari buruzko informazio baliotsua emateko?

Testuingurua

BFAk, besteak beste, kirola egitearen inguruko aholkularitza zerbitzuak ematen dizkie udalei, dinamizazioan euskarri emanez eta kirol instalazio batzuen finantzaketan lagunduz, programen bitartez.

Gaur egun, aholkularitzak BFAren esperientzia eta behatzea hartzen ditu oinarri, baita kirol profesionalekiko harremanak eta kirol ohituren inkestak ere.

Teknologia erabiltzeak balioa ekar dezake, aire zabaleko kirol instalazio horien okupazio eta erabilerari buruzko informazioa udalen esku jarriz, oinarri gisa erabiltzeko zerbitzuak planifikatu edo dinamizatzeko, udalen eskumen esparruaren barruan.

Hain zuzen ere, hazten ari den kirol baten instalazioen erabilerari buruzko informazioa baliotsua izan daitekeela uste da: Pumptraka. Gaur egun horrelako instalazioak dituzten hainbat udalerri daude, besteak beste, Etxebarri, Lemoa, Karrantza, Zornotza, Bilbo, Portugalete edota Atxondo. Gehienak nahiko berriak dira, eta, horrenbestez, interesgarria da instalazio horien erabilera eta bilakaera ezagutzea.

Helburuak

BFAri eta udalei pumptracken eskari eta erabileraren berri izatea ahalbidetuko dien soluzioen bila ari gara (profilak, motak, instalazioen gehieneko eta gutxieneko erabilera uneak).

Oso erabilgarria izango da udalentzat, honako honi dagokionez:

  • Instalazioen erabilera optimizatzea.
  • Sustapen / hedapen handiagoa zein aktibok behar duten jakitea.
  • Instalazio hauen inbertsioa baloratzea.
  • Instalazio hauen erabiltzaileen erabilera ohiturak ezagutzea.
  • Neurri edo zerbitzu gehigarriak aztertzea.

Zer ari gara bilatzen?

Honako alderdi hauek baloratuko dira:

  • Balio proposamen argia eta garrantzitsua erronkari dagokionez.
  • Merkatuan trakzioa duen soluzio teknologikoa.
  • Informazioa modu landuan bistaratzea, analisia errazteko.
  • Informazioa hainbat irizpideren arabera bistaratzeko malgutasuna (adibidez, profila, erabilera, denbora tartea...).
  • Soluzioa txertatzea eta ezartzea erraza izatea.
  • Irisgarritasuna eta sinpletasuna: Soluzio egokia ezagutza digitalen maila desberdinak dituzten pertsonentzat.
  • Soluzioaren eskalagarritasuna.

Prozesua eta data garrantzitsuak

Erronkan parte hatu nahi baduzu, izena eman dezakezu esteka honetan.

Proposamenaren erantzuna jasotzeko azken eguna urriaren 31 izango da.

Hautaketa prozesuak urrats hauek ditu:

  • Gehienez bost enpresa hautatuko dira, haien soluzioaren garrantziaren eta planteatutako erronkarekin bat etortzearen arabera – 2023ko azaroa.
  • Elkarrizketak bost enpresekin, haien jarduera eta balio bereizgarria ezagutzeko – 2023ko azaroa
  • Hiru enpresa finalistak hautatzea – 2023ko azaroa.
  • Hiru enpresa finalistek proposamen pilotua aurkeztea – 2023ko abendua.
  • Enpresa eta soluzio irabazlea hautatzea – 2023ko abendua.

Soluzio irabazlea ezartzeko pilotua 2024ko urtarrilean hasiko da eta bost hilabete iraungo du.

Erronkari edo prozesuari buruzko zalantzarik baduzu, mezu bat bidal dezakezu helbide honetara: govtechlab@bizkaia.eus

Zer lor dezakezu?

Pilotuari, gehienez ere, 15.000 euro emango zaizkio.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA