KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Maiatzaren 04a

ERRUGBIA

Europako bi final jokatuko dira San Mamesen: Bordeaux-Leinster eta Ulster-Montpellier

Errugbiko Europako txapelketa garrantzitsuenetako bi finalak maiatzaren 22an eta 23an jokatuko dira San Mames estadioan.

EROSI ZURE SARRERAK HEMEN

ilboko San Mames estadioan jokatuko dira, maiatzaren 22an eta 23an, errugbiko kluben arteko Europako bi txapelketa nagusietako finalak: Investec Champios Cup eta EPCR Challenge Cup.

Ostiralean, 21:00etan, Ulster Rugby eta Montpellier Herault taldeak izango dira aurrez aurre Challenge Cup bigarren mailako txapelketako finalean. Irlandako taldeak Ingalaterrako Exeter Chiefs (29-12) menderatu zuen finalaurrekoetan; Frantziako taldeak, berriz, Galesko Dragons RFC taldea garaitu zuen (18-12).

Europako torneo nagusiko final handia, aldiz, larunbatean jokatuko da, 15:45ean. Union Bordeaux Begles egungo txapeldunak Leinster izango du aurkari. Frantziako taldeak Ingalaterrako Bath taldea garaitu du finalerdietan (38-26); Irlandakoak, ostera, Toulon frantziarrari irabazi dio finalera heltzeko (29-25).

Leinsterrek San Mamesen bereganatu zuen azkenekoz Txapeldunen Kopa, 2018an Bilbon jokatu zen final handian Racing 92 menderatuta.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA