2025ko Abuztuaren 28a

MENDI LASTERKETAK

Larunbat honetan Urkiolak Kirolguneak Trail masterclass saioa hartuko du

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak, irailaren 13an, Kirolguneak proiektuaren barruan, traileko masterclass bat antolatuko du.

JARDUERA

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzaren eta WOP Challenge probaren eskutik running eta trail running jardunaldiak biziko ditugu WOP Challenge-eko 4. Etapari dagokion tartea FULL modalitatean, Dima eta Urkiola artean.

Imanol Loizaga entrenatzailearen zuzendaritzapean egongo gara, esperientzia bera (WOP Challenge FULL modalitateko 4. Etapa, Dima eta Urkiola artean) eta trail running-a praktikatzeko kontzeptu teknikoak (entrenamendu-planak, track-ak …) batuko dituen ekitaldi batean. Bilboko Moyua Plazara joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da (parte-hartzaileek euren kabuz joateko aukera ere izango dute), baita hornidura ere jardunaldiaren amaieran.

Goiz bikaina igarotzeko aukera paregabea ez galdu, konpainiarik onenean, ingurune natural pribilegiatuan eta kirol diziplina honetatik eta WOP Challenge-etik ikasiz.

IBILBIDEA

Trail Running-aren esperientzia bat nolabaiteko eskakizuneko ibilbide batean bizi nahi duten pertsona guztiak daude deituta jardunaldira:

  • 14,46 Km

  • +790 m

  • -172 m

Jardunalduan ibilbidea erritmo ertain-baxuan egingo dugu. Nolanahi ere, jardunaldiaren bilakaera egokia izan dadin, parte-hartzaileek gutxienez distantzia-tarte hori korrika egitera ohituta egon beharko dute.

  1. IKUSI WIKILOC-EN
  2. STRAVA-N IKUSI
  3. GPX-a DESKARGATU

EGITARAUA

Masterclass saioa, datorren irailaren 13an egingo da.

  • 8:30 Autobus-irteera Moyua plazatik

  • 9:15 Dima (Parking-ean)

    • Etaparen analisia eta plangintza

      • Gailu elektronikoetan prestatutako track-ak

      • Beroketa

      • Etapa hasiera

  • 11:30 Urkiolara helduera

    • Etapa amaiera

  • 12:00 Hitzaldia Urkiolan

    • Entrenamendu-planak trailean

    • Biomekanika eta tartean diren muskulu-taldeak

    • Teknika: igoerak, jaitsierak

    • Bestelakoak

  • 12:30 Autobusa Moyua plazara itzultzeko

  • 13:30 Jardunaldiaren amaiera

Informazio guztia www.wopchallenge.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA