IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2025ko Apirilaren 24a

Arratsaldeko ariketa eraginkorragoa da, baina ondorioak aldatu egiten dira sexuaren arabera

Granadako Unibertsitateak goizez edo arratsaldez egindako intentsitate ertaineko ariketa aerobikoaren ondorioak aztertu ditu gizon eta emakume osasuntsuengan. Ikertzaileek ikusi zuten eraginkorragoa zela 18:30etik aurrera.

Lanak, ausazko diseinu gurutzatuarekin egina, bizikleta estatiko batekin ordubetez pedalei eragiteak odoleko glukosaren erregulazioan duen eragina, gastu energetikoa eta ariketa fisikoa bitartean eta ondoren gantz eta karbohidratoen erabilera ebaluatu zituen, baita muskulu-zelularen beraren maila molekularreko aldaketak ere, biopsien bidez lortuak.

Emaitzek adierazten dutenez, maila sistemikoan (odoleko glukosan, adibidez) goizetik arratsaldera alde esanguratsurik ikusten ez bada ere, zelula-mailan aldaketa garrantzitsuak antzematen dira. Ariketaren eragina handiagoa da arratsaldean. Emakumeen kasuan, muskulu-zelulen jarduera metabolikoak erakusten du goizean gehiago erabiltzen direla koipeak, eta arratsaldean, berriz, karbohidratoak. Gizonen artean, aldeak ez dira hain nabarmenak, baina koipeen oxidazioa apur bat handiagoa izaten da arratsaldean.

Artikulu osoa www.munideporte.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA