Zer egin behar duzu?

PERTSONA JURIDIKOAK:

Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, pertsona juridikoek nahitaez erabili behar dituzte baliabide elektronikoak Adminsitrazio Publikoekin harremanetan jartzeko. Beraz, eskaera egoitza elektronikoaren bidez izapidetu behar da.

PERTSONA FISIKOAK:

14. artikuluaren arabera, pertsona fisikoek noiznahi erabaki dezakete beren eskubideak eta betebeharrak baliatzeko administrazio publikoekin komunikatzean bitarteko elektronikoak erabili edo ez. Administrazio publikoekin komunikatzeko aukeratutako baliabidea noiznahi aldatu ahal izango da.

  1. Nahi izanez gero, egoitza elektronikoaren bidez izapidetu daiteke, identifikaziorako eta sinadura elektronikorako metodo bat beharrezkoa izanda (Izenpeko Bakq, ziurtagiri electronikoa, NANe).

  2. Eskaera zuzenean egoitzaren bidez izapidetu nahi ez dutenek, aurrez aurre aurkez dezakete helbide honetan:

    • Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailaren Erregistroa (aurretiko hitzordua*)

      Helbidea: Iparragirre 21, 1. sol., 48009 Bilbo. Ordutegia: 08:30-13:30.

    • Erregistro Orokorra: Laguntza Bulegoa (aurretiko hitzordua*)

      Helbidea: Diputazio Kalea, 48009, Bilbo.

      • Neguko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8: 30etik 13: 30era eta 15: 30etik 17: 00etara; ostiraletan, 8: 30etik 13: 30era.
      • Udako ordutegia (ekainaren 1etik irailaren 30era): 8: 30etik 13: 30era egunero.
    • Gainerako sailen erregistro orokorrak (aurretiko hitzordua*)

    • Foru Aldundiko eskualde bulegotan

    • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen diren bulegoetan.

      *Formulario horietako bat norbera bertaratuta aurkeztu nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da aurretiko hitzorduan edo 944 068 000 telefonora deitu behar da.