Iruzurraren aurkako neurriak

Bizkaiko Foru Aldundiak, BEEP prozeduraren erakunde betearazlea den aldetik, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Ministro Aginduan (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena) xedatutakoa betetzeaz gain, haratago doa, eta BEMen Erregelamenduaren eskakizuna bete nahi du, EBren finantza-interesak babesteko neurri egokiak jasotzen dituen sistema bat diseinatzeari erreferentzia egiten diona. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Neurrien Planaren helburua irregulartasun sistemikoak prebenitzea, detektatzea eta zuzentzea da, baita iruzurra, interes-gatazka eta ustelkeria ere.

  • Iruzurraren aurkako borrokaren adierazpen instituzionala

    Bizkaiko Sektore Publikoaren integriate sistema indartzeko, iruzurraren aurkako adierazpen instituzional hau egin da.

  • Iruzurraren aurkako plana

    Finantza, Aurrekontu eta Ondareko zuzendari nagusiaren ebazpena, zeinaren bidez eguneratzen duen honako plana: Bizkaiko Foru Aldundiaren Integritatearen, Kudeaketa-Arriskuen Prebentzioaren eta Iruzurraren aurkako Neurrien Plana Europar Batasunak Kofinantzatutako Proiektuetan.

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Etika eta Jokabide Kodea

    Kode Etiko eta Jokabide-kode honen xedea da errespetatu beharreko printzipio etikoak ezartzea eta horiek gauzatzeko jokabide-arauak zehaztea (foru enplegatu publikoek beren eginkizunak betetzearekin zerikusia duten lanbide-jarduera guztietan hartu behar dituztenak).

  • Goi-kargudunen jokabide-gidak

    Jokabide-gidak goi-kargu publikoen jarduera osoa, gardena, inpartziala eta arduratsua bermatzen laguntzeko tresna dira, eta gobernu onaren kultura sortzean oinarritutako gobernantza-ereduaren aldeko apustua egiten dute.

  • Europako funtsen kudeaketako arriskuen kudeaketaren arloko Etika eta Jokabide Kodea

    Etika eta jokabide Kodearen arrazoia da EBren finantza-interesak babesteko finantza-kudeaketa ona egin behar dela, eta Europako Batzordeak eta estatu kideek erantzukizun partekatua izan behar dutela, iruzurraren aurkako borrokara eta ildo horretan kalteren bat eragin dezaketen legez kanpoko beste jarduera batzuetara bideratzen direla ziurtatzeko. 

  • Arriskua Prebenitzeko Batzordea sortzea

    10/2024 Foru Dekretua, otsailaren 1ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiarena, irailaren 27ko 114/2022 Foru Dekretua aldatzen duena. Dekretu horren bidez, Arriskua Prebenitzeko Batzordea sortu eta arautu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Integritatearen, Kudeaketa-Arriskuen, Prebentzioaren eta Iruzurraren aurkako Neurrien Plana Europar Batasunak Kofinantzatutako Proiektuetan izeneko planaren esparruan. 

  • Salaketen barne-kanala kudeatzeko eta ikertzeko prozedura

    Ekainaren 6ko 75/2023 Foru Dekretua indarrean jartzearekin batera, salaketen barneko kanal bakarra ezarri da, arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko Barneko Informazio Sistema izenekoa (BIH). Kanal berri horrek irismen handiagoa du, eta arau-urratzeei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteko otsailaren 20ko 2/2023 Legean ezarritako baldintza eta berme guztiak betetzen ditu.