Gure baso eta mendiak
Bizkaiko mendiak
Bizkaiko lurraldea nagusiki basoa da; izan ere, zuhaiztiak lurralde osoaren % 60 inguru hartzen du. Baso-azaleraren proportzioa EBko bataz bestekoa baino handiagoa da eta gizarte osoari zaindu beharreko hainbat onura ekartzen dizkio: klima aldaketa arintzea, lehengai berriztagarrien hornidura, ekonomia jasangarriaren garapena eta enplegua sortzea; baita ingurumen-onurak ere, hala nola bioaniztasuna zaintzea, flora eta faunarako babesa, erosioaren kontrako borroka, erregulatze hidrikoa, etab.
Aipatutako gizartearentzako onurak aurreikusteko gakoa BASOEN KUDEAKETA JASANGARRIA da. Horren bidez, basoen jasangarritasuna bermatzen da, funtsezko hiru oinarri dituena: ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala. Horietan oinarritzen da basoen politika eta, hortaz, lurraldearen kudeaketa bera ere.
Basoen Kudeaketa Jasangarria
Informazio eskuragarria
Mosaikoko paisaiaren bidezko kudeaketa (Basoa fundazioa)
Bioaniztasuna eta erresilientzia gure gizartearen behar izanak era berritagarrian eta gertutik asetzeko.
- Artadia: Arraseko mozketa bidez basoberritutako txara
- Konifero landaketa: Baterako mozketa eta mehasketa bidez kudeatutako tantai erregularra
- Pagadia: Entresaka bidez kudeatutako tantai irregularra
- Agrobasogintza: Egurra, fruitua, nekazaritza edo/eta abeltzaintza
- Landak: Abeltzaintza estentsiboa
- Baso misto atlantiarra: Landaketa gehigarri, sasi mozte, inauzketa eta mehasketa bidez esku hartutako beresia
- Eukaliptoak: Baterako mozketa eta arraseko mozketa bidez basoberritutako tantai eta txarak
- Soloak: Bazkarako laborantza
- Konifero landaketa: Landaketa bidez basoberritutako tantai erregularra
- Nekazaritza: Fruitu eta barazkiak
- Hiritar eta industriala
- Baso misto atlantiarra: Beresi ez esku hartua
Basoen
Basoen babesarekin eta ustiapenarekin lotura daukan
Kudeaketa
Edozein proiektu edo helburu lortzea ahalbidetzen duten ekintzen-multzoa
Jasangarria
Gaur egungo beharrak bermatzeko, etorkizuneko beharrak arriskuan jarri gabe. Hiru oinarri::
Ingurumena | Ekonomia | Gizartea
Lurzoruaren erabilerak
Bizkaiko baso-azalerak lurraldearen % 60 hartzen du eta, guztira, zuhaiztia gutxi gorabehera 130.000 hektareakoa da.
Titulartasunari dagokionez, % 75 titulartasun pribatukoa da eta % 25 titulartasun publikokoa.
Bizkaia eta bere basoak
Baso-azalera Bizkaian
2024ko Baso Inbentarioaren datuak
Lerratu gehiago erakusteko
2024ko Baso Inbentarioa
Pino insigne (Pinus radiata)
67.429 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| Espeziea | Intsini pinua |
|---|---|
| 2022 | 104.000 |
| 2023 | 63.000 |
| 2024 | 82.000 |
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Intsini pinua | 104.000 | 63.000 | 82.000 |
Birpopulaketa
| Espeziea | Intsini pinua |
|---|---|
| 2021 | 92 |
| 2022 | 129 |
| 2023 | 154 |
| 2024 | 91 |
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|
| Intsini pinua | 92 | 129 | 154 | 91 |
Pino insigne
Pino insigne (Pinus radiata)
67.429 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| Espeziea | Intsini pinua |
|---|---|
| 2022 | 104.000 |
| 2023 | 63.000 |
| 2024 | 82.000 |
Birpopulaketa
| Espeziea | Intsini pinua |
|---|---|
| 2021 | 92 |
| 2022 | 129 |
| 2023 | 154 |
| 2024 | 91 |
Itsas pinua
Itsas pinua (Pinus pinaster)
67.429 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Itsas pinua | 104.000 | 63.000 | 82.000 |
Birpopulaketa
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|
| Itsas pinua | 635 | 487 | 378 | 581 |
Eukaliptoa
Eukaliptoa (Eucalyptus sp.)
16.892 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Eukaliptoa | 104.000 | 63.000 | 82.000 |
Birpopulaketa
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|
| Eukaliptoa | 1205 | 343 | 9 | 41 |
Artea
Artea (Quercus ilex)
5.050 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Artea | 104.000 | 63.000 | 82.000 |
Birpopulaketa
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|
| Artea | 47 | 52 | 58 | 74 |
Pagoa
Pagoa (Fagus sylvatica)
5.208 ha
Baso-soilketen bolumena m3, guztira
| 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|
| Pagoa | 104.000 | 63.000 | 82.000 |
Birpopulaketa
| 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
|---|---|---|---|---|
| Pagoa | 11 | 20 | 24 | 13 |
Baso-bideak
Bizkaiko Lurralde Historikoan sakabanatutako baso-bide nagusien eta bigarren mailako bideen informazio grafiko eta alfanumerikoa.
-
Baso-bide nagusia
-
Bigarren mailako bidea
Baso Antolamenduko Planak
Lerratu gehiago erakusteko
Onartuak
-
Bakioko udalaren EPM ordenazio plana 46 "Saratxo, Gaubieta eta Andiño"
-
Otxandioko erabilera publikoko 19, 37, 38 eta 39 mendien antolaketa plana
-
Urduñako erabilera publikoko mendien antolaketa plana
Basoen osasuna
Bizkaiko Lurralde historikoko basoen osasuna honako faktore biotiko eta abiotiko hauen eraginpean dago:
Faktore biotikoen artean izurri oso bereizgarri batzuk adierazi ditzakegu, hala nola pinu-beldarra, pinu-eskolitidoak, eukaliptoaren hostojalea, gaztainondoaren liztorra edo sustraien kurkulionidoak koniferoen landare gazteetan. Nagusiki onddoek sortutako gaixotasunak ere badaude, hala nola marren gaixotasuna, Fusarium, Armillaria koniferoetan eta tinta eta txankroa haritzetan eta gaztainondoetan. Gune batzuetan, basafaunak (orkatzak) edo azienda estentsiboak baso-masetan gaixotasunak sortu ditzakete.
Faktore abiotikoen artean, Bizkaian honako hauek aipa ditzakegu: izozte berantiarrak, haizeak, elurteak edo, neurri askoz txikiagoan, baso-suteak.
Baso-ziurtagiria
1992ko Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Erakundearen konferentziak kudeaketa jasangarria kontzeptua txertatu zuen eta Helsinkiko Ministerio Arteko Konferentzian (1993) basoetarako zehaztu zuten kontzeptu hori.
1998ko Lisboako Konferentzian Europako herrialde guztiek adierazpen hori onetsi zuten, irizpide eta adierazle espezifikoen zerrenda osatu zuten eta Europako Herrialdeen Baso Ziurtagiri Sitema (PEFC) sortu zuten.
Lerratu gehiago erakusteko
2004 - 2024
-
Ziurtagiridun/Metatutako azalera, urtearen arabera
2004-2024
- Euskadin ziurtagiridun hektareak, guztira98.070 has
- Atxikitako plan-kopurua 2.817 planes
PEFC
-
Baso jasangarriko ziurtagiria PEFC Euskadi Bizkaian
2004-2024
- Euskadin ziurtagiridun hektareak, guztira98.070 has
- Atxikitako plan-kopurua2.817 planes
PEFC
2024
-
Ziurtagiridun azalera Bizkaian/Euskadin: has
2024
- Ziurtagiridun azalera Bizkaian/Euskadin:59%
CAPV
-
Plan-kopurua 2024
2004-2024
- Plan-kopurua Bizkaian/Euskadin:74%
CAPV
-
Thaumetopoea pityocampa Pinu-beldarra Erakutsi gutxiago
Gaueko tximeleten taldeko intsektua da, tokiko faunaren parte da eta koniferoekin lotura dauka, nagusiki Pinus generokoekin, baina beste genero batzuetan ikustea erraza da, hala nola Cedrusen. Beldar-koloniak babesten dituzten poltsa ikusgarriengatik oso ezaguna da, pinuen adaburuen kanpoaldean egon ohi dira.
Ziklo biologikoa:
Bizkaian, urteko zikloa da. Tximeletak uztail amaieran edo abuztu hasieran ateratzen dira. Lehen faseko beldarrak irailean ateratzen dira. Azaroan behin betiko poltsa finkatuta geratzen da eta beldarrek bost fase betetzen dituzte otsailera edo martxora heldu arte. Orduan, ilaran jaisten dira eta krisalida sortzeko lurperatu egiten dira.
Kalteak:
Askotariko faktoreen arabera, hostoak guztiz gal ditzakete. Orokorrean, hostoak neguan, geldialdi begetatiboan, galtzen dituztenez, masen gehiengoak hostaila berreskuratzen du eta hazkunde-galerak ez du horren eragina nabarmen pairatzen. Bestetik, pinu-beldarrak alergia-arazoak sor ditzake pertsona edo etxeko animaliengan; hortaz, beldarrak ilaran jaisten diren garaian batez ere (otsaileko eta martxoko hego-haizeko egunetan) gomendatzen da hori kontuan edukitzea alergia-arazoak izatekotan, maskotei (txakurrei) adi egotea eta poltsak ikusten diren pinudi-guneak saihestea.
Tratamendua
- Baso-agenteek gaixotasunaren maila ezartzeko azterketa egitea. Otsaila.
- Jarduketa- eta tratamendu-plana ezartzea. Martxoa.
- Tratamenduaren edo tratamendu-planaren (hala badagokio) baliagarritasun publikoa adieraztea. Apirila.
- Prozedura irekiaren bidez kontratatzea. Pleguak idaztea eta adjudikazio-prozesua egitea. Ekaina.
- Aire-bidezko tratamendua. Helikopteroak. Iraila.
- Bolumen txikiko dosi ultra: 3 l/ha
- Produktua: Bacillus Thurigiensis
- Tratamenduaren eraginkortasuna ebaluatzea. Baso-agenteak. Urtarrila-otsaila.
- 2024ko azterketa, 1.900 ha.a
-
Kriptogamo-marren gaixotasuna. Erakutsi gehiago
Kriptogamo-marren gaixotasuna, gaur egun, eragin handiena duen onddo-gaixotasuna da eta, Bizkaiko Lurralde Historikoan, nagusiki Pinus radiata eta Pinus laricio espezieei eragiten die.
Lecanostciata acicola, Dothistroma pini eta Dothsitroma septosporum onddoak dira gaixotasun hori sortzen dutenak.
Maila desberdinetan hostoak galtzea eragiten dute. Larria denean, masen hazkundea nabarmen murrizten da eta zuhaitzak hiltzea eragiten du.
Tratamendua:
Kobre-formulazioa daukaten produktuak darabiltzaten askotariko tratamenduekin frogak egin dira, baina emaitzak ez dira oso argiak izan.
Aire-bidezko tratamenduetarako produktu baimendurik ez egotea beste zailtasun bat da; beraz, tratamenduak lurretik egin behar dira eta hori muga tekniko eta ekonomiko nabarmena da.
Bioestimulatzaile-bidezko tratamenduak ere frogatu ziren, baina emaitzak ez ziren batere argiak izan.
Jarduketak:
- Baso-agenteek gaixotasunaren maila ezartzeko azterketa egitea. Otsaila.
- Jarduketa- eta tratamendu-plana ezartzea. Martxoa.
- Baso-agenteek gaixotasunaren maila ezartzeko azterketa egitea.
- 2018ko otsaila: 2.000 ha.
- 2018ko uztaila-abuztua: 19.000 ha.
- 2019an, eraginpeko masetan gaixotasunaren zati bat berreskuratzea.
- Jarduketa- eta tratamendu-plana ezartzea eta koniferoen basoak berreskuratzeko Euskal Estrategiaren Erakunde Arteko Plana onartzea.
- Administrazioen eta sektore ekoizle eta eraldatzailearen (Basekgur) arteko koordinazioa Baso Aholkularitza Taldean.
- Ministerioari aire-bidezko tratamendurako baimena eskatzea. Aire-bidezko tratamendua ukatzea eta lurreko tratamendua onestea. 2019ko apirilaren 1etik uztailaren 29ra bitarteko Foru Agindua.
- Patogenoaren ziklo biologikoaren jarduketak egitea. Esporentzako tranpak. Gaixotasunaren garapenaren jarraipena.
- Baso Laguntzen Plana argitaratzea. 20 urte baino denbora gutxiagoan masak kentzeko laguntzak.
- Lurreko tratamenduen planifikazioa. Innobandas proiektuaren plan esperimentalak. Lurreko tratamendua 2.000 ha-tan.
- Aire-bidezko tratamenduak bioestimulatzaileekin 4.000 ha-tan, 2021eko ekaina-uztaila, 2022ko maiatza eta 2023ko maiatzean.
- 2024an, Cuprocalcico Maniflow sulfato-produktu baimenduarekin tratamendua droneekin frogatzea. Froga esperimentalak.
-
Fusarium Circinatum Berrogeialdiko gaixotasunak. Erakutsi gehiago
Fusarium circinatum pinuen patogenorik suntsitzaileetako bat da.
Zenbait egitura begetatibo eta ugaltzaile kutsatzen ditu hainbat heldutasun-mailatan eta askotariko sintomak eragiten ditu. Orokorrean, sintomak honako hauek dira:
- Azikulak horixka eta gorrixka artean jartzen dira eta jausi egiten dira.
- Bigarren mailako, hirugarren mailako edo ardatz nagusiko kaltetutako adarren puntak lehortu egiten dira infekzioaren hasieran, eta egituretan erretxinadun txankroak sortzen dira.
Plantula gazteek, pinaburuek eta haziek ere eraginak jasan ditzakete. Erretxinadun txankroaren sintomak pinu-espeziearen eta egindako baso-praktiken araberakoak dira.
Azterketak
- Baso-agenteek gaixotasunaren maila ezartzeko azterketa egitea. Otsaila.
- Jarduketa- eta tratamendu-plana ezartzea. Martxoa.
- Baso-agenteek gaixotasunaren maila ezartzeko azterketa egitea.
Suteak saihestea eta itzaltzea - INFOBI
Desliza para mostrar más
Suteak saihestea eta itzaltzea
Baso-suteak saihestea eta itzaltzea Baso Zerbitzuaren jarduketaren lehentasunetako bat da. Gertaera horiek ingurumenean, bioaniztasunean eta baso-eremuetan kaltea eragiten dute eta denbora gutxian suntsitzen dute sortzeko hamarkadak eta mendeak behar izan dituen hori. Baina, horrez gain, pertsona, ondasun eta zerbitzuetarako arriskutsuak dira, azken urteetan ikusi dugun bezala; izan ere, mendi eta hiri-periferiako eremuetako azalera oso handiak zitalki suntsitu dituzte. Bizkaiko Lurralde Historikoan, baso-suteen mehatxua eta biomasa-bolumen handiko guneetan dagoen arriskua errealitatea dira. Horregatik, prebentzio-lanak bereziki indartu behar dira, bai biomasa modu ordenatuan erauzteko (sasi-garbiketak, bakanketak, leheneratzeko amaierako baso-soilketak) eta bai gertaera horien aurrean lurraldea errensilienteagoa egingo duten azpiegiturak sortzeko; besteak beste, baso-bideen azpiegitura egokia eraikitzea, lur-eremuetan etenak egoteko eta su-itzalketarako baliabideak azkar sartu eta esku hartu ahal izateko.
Gaur egun, baso-suteei aurre egiteko Bizkaiko Foru Aldundiak Baso Suteak Prebenitu eta Itzaltzeko Plana (INFOBI) onetsita dauka. Bertan prebentzio-neurriak eta esku-hartze taktikak eta jarduketak ezartzen dira, BFAko Suhiltzaileen Zerbitzuarekin eta Basalan enpresa publikoarekin lankidetzan.
Erreturak egiteko gida
-
Haize bortitzak
Haize bortitzak dauden egunetan ezin da erreturarik egin, bereziki hego-haizea baldin badago.
-
Lursaila aldapan
Aldapan dagoen lursail batean erretura bat egitean, goialdetik hasi beharra dago.
-
Sua itzaltzea
Beranduenez, ilunabarra baino bi ordu lehenago suak guztiz itzalita egon behar du.
Sutea egotekotan jarduteko gida
-
Ohartarazi
Deitu 112ra
-
Sutetik aldendu
Aldapan behera eta haizearen kontra joan.
-
Gune segurua
Erregairik ez daukan gune bat bilatu.
Proiektuak eta lankidetzak
Araudia, izapideak eta laguntzak
Araudia
Izapideak eta laguntzak
Aurkitu Basoen Kudeaketa Jasangarriarekin lotutako izapide eta laguntza eskuragarri guztien inguruko informazioa.
Kontaktua
-
Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Udako ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30ra
