INFOBI proiektua 2021 – 2027

BASO SUTERIK EZ

Zer da hori?

BASO SUTEEK gure mendiei eragiten diete. Izan ere, mendien biodibertsitatea eta horiek eskaintzen dizkiguten zerbitzu ekosistemikoak suntsitzen dituzte, ondorio negatiboak sortuz bai ingurumenean bai pertsonengan.

Azken urteetan, ondorio horiek larriagoak bihurtzen ari dira, KLIMA ALDAKETAREN eraginez.

INFOBI Baso Suteak Prebenitu eta Itzaltzeko Bizkaiko Plana

INFOBI baso suteen aurka borrokatzeko Bizkaiko plana da.

Helburuak honako hauek dira:

  • Baso suteen maiztasuna eta intentsitatea gutxitzeko PREBENTZIO NEURRIAK ezartzea.
  • Baso suteak ITZALTZEKO ERANTZUN EGOKIA antolatzea, suteak sortzen direnerako.

2023an, Bizkaiko Foru Aldundiak INFOBI eguneratu zuen, klima aldaketak sortutako eszenatoki berrira egokitzeko NEURRIAK sartuz:

  • Baso suteak aztertzeko talde bat eta kausak ikertzeko brigada espezializatu bat sortzea.
  • Suteak prebenitu eta itzaltzeko lanetarako makina astunak erostea.
  • Langileei suteak segurtasunez prebenitu eta itzaltzeko prestakuntza indartzea.
  • Eskualde Garapeneko Europako Funtsa – EGEF

2.4 helburu estrategikoa

Klima aldaketarekiko egokitzapena, hondamendi arriskuaren prebentzioa eta erresilientzia sustatzea, ekosistemetan oinarritutako ikuspegiak kontuan hartuta.

INFOBI proiektua

Bizkaiko Lurralde Historikoan baso suteak prebenitu eta itzaltzea.

  • Iraupena: 2021– 2027
  • Inbertsioa, guztira: 11.100.000 €
  • EB laguntzak: 4.400.000 €

Sutearen aurka borrokan

Baso suteak itzaltzeko eta zaintza lanak egiteko orduan erakusten den eraginkortasuna, neurri handi batean, Bizkaian INFOBI plana koordinatzen duen lantaldea osatzen duten ia 600 pertsonen esperientziaren menpe dago: basozainak, Baso Zerbitzuko teknikari eta basozainak, Basalan enpresa publikoko langileak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren suhiltzaileak.

SURIK EZ PIZTU

Gogoratu:

  • Surik ez egin
  • Zigarrokinik ez bota
  • Zaborrik ez abandonatu
  • Gune habitatuetan aparkatu
  • Surik ikusten baduzu, deitu

Ba al zenekien...?

Bizkaian baso suteak egoteko arrisku gehien dagoen sasoia udazken-negua da, gure landaretza lehorren dagoen aldia baita.

Baso kudeaketa jasangarria

Mendian, basoaren aurkako borroka sute bat sortu baino askoz lehenago hasten da. Baso kudeaketa jasangarria funtsezkoa da sute horiek prebenitzeko orduan: basoak eta baso lursailak kudeatu behar dira, beren biodibertsitatea eta emankortasuna zaindu dezaten; hartara, basoek ingurumen, ekonomia eta gizartean duten eginkizuna bermatuta geratuko da bai orainaldian bai etorkizunean.

Kudeatutako mendiak

Espezie, adin eta tamaina desberdinetako zuhaitzez osatutako baso masek erresilientzia handiagoa dute baso suteen aurrean. Mosaiko erako landaketak kudeatzeak, espezie produktiboak eta hostozabal autoktonoak konbinatuz, suaren eta klima aldaketaren aurrean erresilienteagoa den mendia lortzen laguntzen du. Halaber, biodibertsitatearen kontserbazioa eta onura ekonomikoaren sorrera bateragarri egitea ahalbidetzen du.