HARITZA proiektua

Gure mendien biodibertsitatea areagotuz

Zer da hori?

HARITZA PROIEKTUAK baso autoktonoz okupatutako Bizkaiko baso azalera areagotzea du helburu. Baso kudeaketa jasangarria egin nahi da, biodibertsitatearen kontserbazioaren eta baso sektoreko jarduera ekonomikoaren garapenaren artean oreka lortzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta eta Europar Batasunaren EGEF funtsen bidez konfinantzatuta, proiektu honetan hainbat jarduera sartzen dira, 2021 eta 2027 bitartean egiteko:

  • Lursail partikularrak erostea, Bizkaiko aldundiaren titulartasuneko mendien azalera areagotzeko (ondare mendiak).
  • Erositako lursailetan zuhaitz autoktonoen espezieak landatzea eta hostozabal autoktono mistoen masa bihurtzea.

Jarduera horiei esker, paisaian aniztasuna gailenduko da, eta lurraldean baso baliabideen kudeaketa eta gure basoen biodibertsitatearen kontserbazioa eta hobekuntza uztartuko dira.

Basoen onura ekosistematikoak

  • Lehengai jasangarri eta berriztagarriak hornitzea zura, perretxikoak, eztia, sendabelarrak
  • Ur hornidura
  • Lurzoruaren kalitatearen kontserbazioa eta hobekuntza
  • CO2 sarbegi naturalak
  • Biodibertsitatea
  • Ibiltaritza eta oinezko beste kirol batzuk
  • Ongizatea
  • Eskualde Garapeneko Europako Funtsa – EGEF

2.7 helburu estrategikoa

Natura, biodibertsitate eta azpiegitura berdeen babesa eta kontserbazioa areagotzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.

HARITZA proiektua

Basoak berritzeko eta basoa naturalki leheneratzeko jarduerak.

  • Iraupena: 2021 – 2027
  • Inbertsioa, guztira: 8.400.000 €
  • EB laguntzak: 3.370.000 €

Bizkaia Gure mendiak

  • Mendi publikoak
  • Haritza proiektua

Baso kudeaketa jasangarria

Etorkizunean egurra, ura, paseatzeko lekuak eta naturaz gozatzeko paisaiak emango dizkiguten basoez gozatzen jarraitu ahal izateko.

Espezie autoktonoak

2021 eta 2023 artean, ziklo laburreko 111 hektarea bihurtu dira espezie autoktono hostozabalez osatutako eremu. Horretarako, espezie autoktonoen 100.000 zuhaitz ale baino gehiago landatu dira (horietatik 73.000 bertako haritzak).

Lana eta herritarren partaidetza

2023ra arte, basoak berritzeko lanetan hogeita hamar pertsona inguru egon dira. Lanetako batzuetan herritarren partaidetza ere eduki da, esaterako Busturian.

Basoberritutako lursailak

2023ra arte...

550 hektarea eskuratu dira, 14 udalerritan partikularrei erositako hogei eragiketa ingurutan.

123 hektarea basoberritu dira, 9 udalerritan.

Ba al zenekien...?

Baso kudeaketa jasangarria funtsezkoa da suteak prebenitzeko. Basoak zenbat eta aniztasun eta konplexutasun gehiago, orduan eta hobeto erantzuten die suteei.

Landatutako espezieak

HARITZA PROIEKTUKO lursailak basoberritzeko erabili diren ale gehienak bertako haritzak dira. Beste espezie autoktono hostozabal batzuk ere landatzen ari dira, hala nola gereziondoa, lizarra, gaztainondoa, urkia, pagoa, hurritza, elorria eta astigarra.

  • Haritz kanduduna / Quercus robur
  • Lizarra / Fraxinus excelsior
  • Gaztainondoa / Castanea sativa
  • Urkia / Betula pendula
  • Pagoa / Fagus sylvatica
  • Hurritza / Coryllus avellana
  • Elorria / Crataegus monogyna
  • Astigarra / Acer campestre