Beste gai interesgarri batzuk

Non lor daiteke informazioa?

  • Erroldatutako udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
  • Inklusioa Sustatzeko Zerbitzua:
    • Balorazio eta Orientezio Atala
    • Gizarte Interbenziorako Atala
    • (Alameda Urquijo 4 - 48008 - BILBO)
  • Erabiltzaileei arreta eskaintzeko telefono zenbakia: 900 220 002
  • WEB orria: www.ebizkaia.eus

Zenbat irauten du prozesuak? (59/2019 Foru Dekretuaren 19. Artikulua eta hurrengoa)

Balioespena egiteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da.

Epealdi horren konputua eten egingo da espedientea eskatzaileari egotz dakiokeen arrazoiren bategatik gelditzen denean.

Zein bigarren mailako baliabide eta prestazio lortzeko aukera dago?

Gizarte bazterkeria akreditzaioa honetarako ezinbestekoa izango da, Arreta Pertsonalizaturako Planean (APP) zehaztutako zerbitzu eta prestazio jakin batzuk eskatu ahalko dira. Plan horrek pertsonaren mantenimendurako edo bizi-kalitatea hobetzeko egokienak diren esku-hartze modalitateak bilduko ditu eta zerbitzu eta/edo prestazio bakoitzaren baldintza espezifikoak bete beharko ditu.

Autonomia Erkidegoko araudia:

  • 385/2013 Dekretua, uztailaren 16koa, Gizarte-bazterkeriaren Balioespenerako Instrumentua onesten duena.
  • 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzkoa.
  • Abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

Foru aldundietako araudia:

  • Gizarte Ekintzako foru fiputatuaren 12671/2014 Foru Agindua, martxoaren 6koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarteratze zerbitzuaren aholkularitza batzorde teknikoa sortu eta erregulatzen duena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 59/2019 FORU DEKRETUA, maiatzaren 21ekoa, gizarte-inklusioaren arloan esku hartzeko prozedura espezializatua arautzen duena.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader