Kirol erakundeetako langileen lan harremanak

KIROL ERAKUNDEETAKO LANGILEEN LAN HARREMANAK

Kirol erakundeetako langileen (monitoreak, administrariak…) lan-egoerari buruz argitaratu diren informazioak ikusita eta sektorean sortu den kezka dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak informazio-saio bat antolatu du, arlo horretan aplikatzekoa den araudia ezagutarazteko eta sor litezkeen zalantzak konpontzeko.

Parte hartzeko deia egiten dizuegu; horretarako, honekin batera bidaltzen dugun inskripzio orria bete behar duzue.

EGUNA:
asteartea, 2013ko azaroaren 5a
HIZLARIAK:
Juan Carlos Soto, abokatua eta Asociación Vasca de Derecho Deportivo/Kirol Zuzenbide Euskal Elkartearen lehendakariordea; Javier Cortazar, abokatua eta ASFEDEBIko lege-aholkularia.
MODERATZAILEA:
Igor Estankona

Dokumentazioa:

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.