Eskola kirola: kiroleko diziplina-araubide berria. Behar dugu txartel beltza?

ESKOLA KIROLA: KIROLEKO DIZIPLINA-ARAUBIDE BERRIA.

BEHAR DUGU TXARTEL BELTZA?

Irailaren 30ean, uztailaren 23ko 391/2013 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; haren bidez, eskola-kiroleko lehiaketen diziplina-araubide berria ezartzen da.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak TXARTEL BELTZA izeneko kanpina abiarazi du 2013/2014 denboraldi honetan; helburua hau da: joko-eremuaren barruan zein eremu horretatik kanpo hezkuntzaren ikuspegitik desegokiak diren jokabideak ekiditea.

Ekimen horiek biak hobeto ezagutzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak informazio-saio bat antolatu du, haien eragina nolakoa den jakiteko eta haien inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko.

Asteartea, 2014ko otsailaren 4a

HIZLARIAK
Igor Estankona. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko administrazio orokorreko teknikaria
Andoni Llosa. BFAko Kirol Zerbitzuko kirol koordinatzailea.
Jose Ángel Labrador. Bizkaiko Futbol Federakundeko presidenteordea.
MODERATZAILEA
Javier de María
DOKUMENTAZIOA
Eskola Kiroleko arautegi berria (pdf 262 Kb)
Eskola Kiroleko lehiaketen diziplina araubideari buruz dekretua(pdf 240 Kb)
txartel beltza; zergatik eta zertarako? (pdf 3,76Mb)
Eskola Kirola
Txartel beltza (kartela)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.