Programa autogidatu berria

 

  Programa autogidatu berria

 

Lagun taldea Urkiolako baso batean. (Zabaldu leiho berri baten)

Udazken honetan familia eta adin guztietako lagun taldeentzako programa berri bat martxan jarriko da. Aldez aurretik emango den material baten bitartez, bisitariek beraien kabuz egin dezakete ekintza hau. Motxila batean ekintzarako beharrezkoa izango den materiala banatuko da: landa-koadernoa, idazteko materiala, ura aztertzeko testa, eta abar. Ekintzak 3 orduko iraupena izango du eta hiru zatitan garatuko da:

  • Toki Alai erakusketa. Parkeari buruzko ikus-entzunezkoa ikusi ondoren, landa koadernoaren bitartez, faunari eta mendiei buruzko ariketak egin daitezke baita lupa binokularrak erabiliz animalien arrastoak zein hezurrak aztertu ere.
  • Hegazti-behatokia. Letona Korta inguruetan (Toki Alaitik 100 metrotara dagoen baserrian) prismatikoen laguntzaz txoriak ikusi ahal dira.
  • Toki Alai - Aldazitala Aisialdi-lekua - Txondorrak - Toki Alai. Ibilbideko hainbat geldiunetan ariketa eta jolas ezberdinak burutu daitezke hurrengoei buruz: Urkiolako paisaia, basoko zuhaitzak, txondorrak eta Urkiola erreka.

Oharra: programa doan da eta edozein egunetan burutu daiteke (Toki Alai Interpretazio Zentroaren ordutegi barruan).

 

BISITA GIDATUEN PROGRAMA

 

Uztailean eta irailean Parkea ezagutu nahi duten talde desberdinentzat Toki Alai zentroak bisita gidatu batzuk eskaintzen ditu . Horietan, erakusketa eta ikus-entzunezkoa ikusteaz gain, ibilbide bat egiten da Parkeko bideetatik. Bisita gidatu hauek egun erdikoak edo egun osokoak izan daitezke. Eskainitako ibilbideen artean hauek daude: Urkiolako Mendatearen inguruko ibilbide didaktikoak, Santutegi inguruko ibilbideak, Saibigain, Urkiolamendi, etab. Erreserbak egiteko Toki Alai interpretazio zentrora deitu.

 

DINAMIZAZIO ARLOKO JARDUERAK

 

Parkeko eginkizun garrantzitsuenetako bat bertan zaintzen diren balioak hedatzea da. Horretarako, urtean zehar jardunaldi ezberdinak antolatzen dira (mikologia, fauna eta florari buruzko jardunaldiak, argazki rallia, zuhaitz eguna, etab.) eta Urkiola seihilabetekaria argitaratzean da, beste artikulu batzuk aldizkari ezberdinetara bidaltzeaz gain.

 

DINAMIZAZIO EKINTZAK URKIOLAKO PARKE NATURALEAN

 

1 ZUHAITZ-EGUNA ABADINOKO IKASLEEKIN

Abadiñoko ikasleak hagina landatzen (Zabaldu leiho berri baten) Abadiñoko ikasleak pagoa landatzen (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Martxoaren 11n.
Deskribapena:
Abadiño eskoletako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 74 ikasle etorri ziren Parkera zuhaitz-eguna ospatzera. 2011 basoen nazioarteko urtea denez, basoen garrantziaz ohartzeko hainbat ekintza burutu genituen goizean zehar: zuhaitzak landatu, zuhaitzei buruzko jolasak, ibilbide bat basoan zehar eta Toki Alai zentroa ikusi. Hurrengo espezieetako 80 zuhaitz landatu ziren: haritza, urkia, gereziondoa, pagoa, hagina, makatza eta sagarmina. Bukatzeko, Abadiñoko udalak eskainitako ogitartekoez gozatu genuen.
 

2 ZUHAITZ-EGUNA ARAMAIOKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEKIN

Aramaioko haur hezkuntzako ikasleak lurra hartzen (Zabaldu leiho berri baten) Aramaioko haur hezkuntzako ikasleak, landatutako ezpata-loreak ureztatzen (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Martxoaren 24an.
Deskribapena:
Toki Alaiko hezitzaileak Aramaioko eskolara gerturatu ginen Haur Hezkuntzako ikasleekin zuhaitz eguna ospatzera. Umeek gladioloen bulboak landatu zituzten herriko parke batean eta bukatzeko jolas batzuk egin genituen. Ekintza hau eta lehen hezkuntzakoekin ospatzen den zuhaitz eguna ere Aramaioko Udalarekin batera antolatzen dira.
 

3 ZUHAITZ EGUNA ARAMAIOKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEEKIN

Aramaioko lehen hezkuntzako ikasleak zuhaitz bat landatzen (Zabaldu leiho berri baten) Aramaioko lehen hezkuntzako ikasleak zuhaitzak landatzen (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Apirilaren 1ean.
Lekua:
San Adrian baselizaren (Kurtzeta mendatean) ondoan.
Deskribapena:
Egun honetan, Aramaioko San Martin eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak autobusa hartu eta Kurtzetako portura igo ziren zuhaitzak landatzera. Toki Alaiko hezitzaileok, 80 ikasle eta 9 irakaslerekin elkartu eta San Adrian baseliza dagoen ingurura gerturatu ginen. Aurten sagarminak, makatzak eta xarmak landatu dituzte. Nagusienak oinez bueltatu ziren Aramaiora eta gainontzekoak porturaino joan ziren bidean jolas bat eginez.
 

4- PR BI 41 MENDI-IBILBIDEA: BALTZOLA, IBILBIDE MITOLOGIKOA.

Taldearen argazkia Abaroko tunelean (Zabaldu leiho berri baten) Taldearen argazkia Garaioko gailurrean (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Apirilak 10 (igandea)
Deskribapena:
Baltzolako koben inguruko ibilbide zirkular honek Dimako Baltzola eta Indusi auzoak elkartzen ditu. Egun honetan, Garaioko igoeraz eta Baltzolako kobazulo izugarriaz gozatu ahal izan zuten irteeran parte hartu zuten 15 pertsonek.
 

5 MENDIKO IBILBIDEA PR BI 82: IKAZKINEN BIDEA (ARTAUN-MUGARRIKOLANDA-LEUNGANA-ARTAUN).

Taldea Leungana gailurrean (Zabaldu leiho berri baten) Aramotzetik jaisten (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Maiatzaren 8an.
Deskribapena:
Eguraldi zoragarriaren laguntzaz, 16 pertsonek Legarmendi edo Aramotz mendilerroaren txoko ezkutu batzuk ezagutu zituzten. Leungane mendira igo ziren ere, mendilerroko gailurrik handiena.
 

6 MENDIKO IBILBIDEA: ETXAGUEN-IPIZTEKOARRIAGA-ZABALAUNDI-LEZEAGA-ETXAGUEN.

Taldea Ipiztekoarriaren inguruan (Zabaldu leiho berri baten) Etxaguenera jeisten (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
maiatzaren 22an
Deskribapena:
Lainoa eta zirimiria goiza osoan gurekin egon zirenez, ezinezkoa izan zen ibilbide osoa burutzea. Ipiztekoarria, Maltako gurutzea grabatuta duen harriak, egunaren ustekabea izan zen.
 

7- MIKELDI GR-AREN MENDI-IBILBIDEA: ATXARTE-ATXARTE (UNTZILLATX MENDIAREN INGURUAN).

Untzillatxeko hormak Atxartetik (Zabaldu leiho berri baten) San Martíngo baseliza (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Ekainak 5 (igandea)
Deskribapena:
Ekintza bertan behera gelditu zen.
 

8- MENDIKO IBILBIDEA: GR 38- ARDO ETA ARRAINAREN BIDEA (Urkiola-Otxandio tartea).

GR-38aren seinaleak (Zabaldu leiho berri baten) Mendi-bidea pagadian zehar (Zabaldu leiho berri baten)

Eguna:
Ekainak 19.
Deskribapena:
Urkiola eta Otxandio tartea ibili genuen egun zoragarri eta eguzkitsu batean. Bide hau ardoa eta arrainaren komertziorako erabili ohi zen antzina kostaldea eta barnealdearen artean. Bertatik beste lehengai batzuk garraiatzen ziren ere: garia, Bizkaiko burdina eta Gaztelako artilea batik bat. Eguzki handia egiten duen egunetarako oso ibilbide gomendagarria da, Kondebaso pagadi eta baso landaketa beste basoak zeharkatzen dituelako.