Foru Agiritegiko Ekitaldi Aretoa

«Ondare» ekitaldi-aretoaren xedea mota askotako ekitaldiak egitea da, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiko sailek edo beste erakunde publiko batzuek sustatutako ekitaldiak. Gainera, irabazi-asmorik gabeko erakundeek antolatutako jarduerak ere hartuko ditu, jarduera horiek kultura-ondareari edo kultur gaiei buruzkoak direnean.

Eskabide ofiziala hilabeteko aurrerapenarekin bete behar da, eta, aretoa erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da zerbitzuak aldez aurretik eskaera onartzea.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuaren lokaletan dago (María Diaz de Haro 11, 1.).gehieneko edukiera 200 pertsonakoa da, eta, gelaurrea erabili nahi bada, gehienez ere  60 pertsona sartu ahal izango dira.

Erabilpen arauak (214 Kb)

Eskaria 61,5 Kb)