Maiztasuna eta prozedura

Maiztasuna eta prozedura

Indarrean dagoen garapen-araudia duten zentroak araudi horretan adierazten den maiztasunaz ikuskatzen dira, edo urtean behin, gutxienez. Aldizkako bisita horiek Ikuskapen Plana kontuan hartuta antolatzen dira. Plan hori urtekoa da. 

Aldian-aldian dagokion bisitaz gainera, egoki ikusten denean, baliteke zerbitzu edo zentro bat osorik eta partzialki ikuskatzea, eta, dena dela, salaketa bat dela-eta egoki jotzen denean ere egiten dira ikuskapenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautu duen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuko 43 artikuluan eta hurrengoetan arautzen da ikuskapen prozedura.  Ikuskapen prozedura osatzen duten elementu nagusiak hauek dira: ikuskatzaileek zentrora egiten dituzten bisitak, bisita horien aktak eta ikuskapenaren azken txostena. Txosten horretan bete ez diren arauak eta egokiak diren gomendioak definituko dira.  Arauak bete arren, hobetu daitezkeen alderdien gainean egiten dira gomendioak.

Baldin eta ikuskatzaileek gizarte zerbitzuen esparruko arau-haustea izan daitezkeen egitateak jasotzen badituzte akta batean, arlo horretan eskumena duen organoari jakinarazten diote, zehapen-espedientea abiaraz dezan.

Baldin eta ikuskatzaileek beren eskumeneko ez diren beste arlo batzuetan delitu edo arau-hauste izan daitezkeen beste egitate batzuen berri badute, jakinarazi egiten diete edo agintari judizialei, edo ministerio fiskalari edo delako arloan eskumena duen organo administratiboari.