Oinarriak

Xertatu:adi enpresari gizarte erantzukizuna kudeatzen laguntzen dion metodologia da. ETEei ibilbidea eta baliabide sorta eman eta horien erabileran orientatzeko xedez agertzen da, horren guztiaren bidez urratsez urrats eta modu sinplean EGE a eratzen duten ekonomi, gizarte eta ingurumen eremuen eta jardueren kudeaketa prozesu guztietan edo baten batean aurrerantz egin dezaten.

Xertatu:adi fase ezberdinez eratutako ibilbidean zehazten da. Horietako bakoitza baliabide zehatzen bitartez garatzen da, eta prozesu guztirako edo haren zatiren baterako orientazio zehatzekin osa daiteke.

Planteatutako ibilbidearen barruan, xertatu:adik baliabide bat edo bat baino gehiago ematen ditu fase bakoitzerako, eta horien garapena eta aplikazio zehatza urratsez urrats argitzen joango da.

Xertatu:adi-ren inprimatutako bertsioak oinarrizko dokumentua eskaintze du. Dokumentu hau metodologia erabiltzeko gida da eta metodologiaren ezaugarri nagusiak, bere hobekuntza-ibilbidea nabigatzeko orientabideak eta eskainitako baliabideak erabiltzeko era ere jasotzen du.

Erantsiak

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.