Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea

CEIS GEHEB BIZKAIA - Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordea

ZER DA LAGUNTZAREN ETIKA?

GATAZKA MORAL bat duen gizakiaren DUINTASUNA errespetatzeko MODURIK EGOKIENA bilatzeko prozedura da.

OINARRIAK

  • Gizakiak DUINTASUNA du eta horrek ez du preziorik; beraz, gizaki guztiek begirune eta errespetu berarekin tratatuak izateko eskubidea dute.
  • Laguntza-harremanaren helburua pertsonei bere bizitza-proiektua gauzatzeko laguntza ematea da eta horretarako erantzukizun morala eta/edo "gorentasun" harremana behar da.

ZER DA LAGUNTZAREN ETIKA BATZORDEA?

  • Kontsulta-batzorde bat; horren egintzak ez dira lotesleak
  • Diziplina anitzeko pertsonek osatutako taldea:
    • Laguntzaren kalitatea hobetzeko konpromisoa hartu dutenak.
    • Laguntzaren etikan prestatuta daudenak.
    • Beraien jarduketetan autonomia dutenak.
  • Deliberazio moralaren bidez:
    • Egoera zehatzetan dauden arazo etikoei buruzko aholkuak ematen dituztelarik.
    • Laguntza gauzatzeko jarduketetarako protokoloak egiten laguntzen dutelarik.
    • Laguntzaren etikaren arloko prestakuntzan parte hartzen dutelarik.

HARTZAILEAK

Laguntzaren etika batzordeak honako hauei ematen die zerbitzua:

  • Gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei.
  • Erabiltzaileen senide edo ordezkariei.
  • Profesionalei.
  • Gizarte zerbitzuetako arduradun eta kudeatzaileei.

BIZKAIKO GIZARTEAN ESKU HARTZEKO ETIKA BATZORDEA

Harremanetan jartzeko

Helbidea: Ugasko kalea 3, 2ª planta. 48014 Bilbao.
Helbide elektronikoa: etika.batzordea@bizkaia.eus
Tfnoa: 94-608-3590.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader