Indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua ESNATU

Eskaera Elektronikoa

Eskaera burutzeko Bizkaiko Egoitza Elektronikora sarbidea 

Helburua eta edukia

Hauek dira zerbitzua osatzen duten programak:
  1. Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa emateko programa.
  2. Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza psikologikoa emateko programa.
  3. Tratu txarren edo sexu-askatasunaren aurkako delituen egileei laguntza psikologikoa emateko programa.
 
Honako hauek dira esku-hartzearen faseak:
  • Diagnostikoa eta balorazioa.
  • Banakako Laguntza Psikologikoa: foru dekretu honen 3. artikuluan deskribatzen diren onuradunei laguntza psikologikoa emateko eta psikoterapiako banakako tratamenduak.
  • Taldeko arreta psikologikoa, biktimeei emandako banako arreta psikologikoan esku-hartze osagarria egiteko.
  • Aztertutako kasuen jarraipena.
  • Aztertutako kasuen ebaluazioa.

Emandako laguntza psikologikoa urgentea (hur-hurreko arriskua dagoenean), doakoa eta espezializatua izango da.

Programarako sarbidea

Arreta zuzena, telefono honetara deituz: 94 662 05 05

Non eskaintzen da zerbitzua?

  • Bilbo: astelehenetik ostegunera 9:00-18:00 eta ostiraletan 8:00-15:00. Abuztuan 8:00-15:00.
  • Markina-Xemein: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Lea Artibaiko Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar), bai eta Aulesti eta Munitibarkoak ere.
  • Zalla: astearte eta ostegunetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Enkarterriko Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Artzentales, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zalla), bai eta Balmasedakoak ere.
  • Ugao-Miraballes: asteazken eta ostegunetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Nerbioi eskualdeko biztanleak (Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Arakaldo, Orozko, Zaratamo eta Zeberioko udalak).
  • Durango: astelehenetik ostegunera, 8:00-15:00, egun batean ordutegiaren aldaketa izan daitekelarik.
  • Gernika-Lumo: astearte eta asteazkenetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Busturialdeko biztanleak (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalak).
  • Igorre: astearte, asteazken eta ostegunetan; 08:00-15:00. Eremua: Arratiako Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri).
  • Portugaleten: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 18:00etara, ostiraletan 9: 00etatik 14:00etara. Eremua: Portugalete, Sestao, Santurtzi, Zierbena, Ortuella, Abanto, Muzkiz.
  • Leioan: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 18:00etara, ostiraletan 9:00etatik 14:00etara. Eremua: Leioa, Erandio, Sondika, Derio, Loiu udalerrietako egoiliarrak.
  • Getxon: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 18:00etara, ostiraletan 9:00etatik 14:00etara. Eremua: Getxo, Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Berango, Barrika, Mungia eta Laukiz udalerrietako egoiliarrak

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide guztiak inprimaki normalizatuan bete beharko dira.

Interesdunak sinatutako eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
  • NANren, pasaportearen, egoitza txartelaren edo, bestela, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko baliozkoa den beste edozein agiriren fotokopia.
  • Erroldaren ziurtagiria.
  • Laguntza psikologikoa eskatzailearen ardurapean dagoen adingabeko batentzat eskatzen bada, dagokion famili liburuaren eta/edo, bestela, zaintza eta babesa edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.
  • Babes agindua edo horretarako emandako ebazpen judizialik badago, horren kopia aurkeztu beharko da.
  • Eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri.

Eskabideak eta nahitaezko agiriak Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren erregistroetan aurkez daitezke. Halaber, Herri Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren lekuetan.

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan.