Durangaldeko Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoa

Durangaldeko Paisaiei Begire. Durangaldeko eremu funtzionaleko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak. Catalogo y determinaciones del Paisaje del area funcional de Durangaldea.

 
 

Durangaldeak paisaia aberats eta anitza dauka, baliabide eta guztion ondarea dena, ingurugiroaren, kulturaren, gizartearen, historiaren eta ekonomia garapenaren ikuspuntutik. Paisaia horren izaera mendeetan zehar garatu diren faktore naturalen eta gizakien ekintzen ondorio da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, "Durangaldeko Paisaiei Begire" lelopean, Durangaldeko Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoa eta Zehaztapenak egin ditu, oinarri harturik ekainaren 3ko 90/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko paisaia babestu, kudeatu eta antolatzeari buruzkoa. Argitalpenaren iragarkia 2024/11/28ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jaso da.

Paisaiaren Katalogoa Eremu Funtzionaleko paisaia ezberdinak identifikatu, aztertu eta baloratzen dituen dokumentua da, hauen ezaugarri eta kontserbazio egoera kontuan harturik, Paisaia Unitateak definitu eta lortu nahi diren paisaiaren kalitate helburuak proposatzen ditu. Paisaiaren Zehaztapenak paisaia kalitatearen helburuak lortzea ahalbidetuko duten gomendioak dira, bere garaian Durangaldeko Eremu Funtzionaleko Lurralde Plan Partzialean jasoko direnak.

 

Durangaldeko Eremu Funtzionaleko Paisaiaren Katalogoa (2024)

Idatzizko Dokumentazioa

Dokumentazio Grafikoa (I Eranskina.Kartografia)

Deskarga Osoa ZIP | tamaina 165.451 KB

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.