Adopzio ondoko prestakuntza

Adopzio ondoko prestakuntza

Zer da?

Adopzio ondoko prestakuntza, Adopzioari Laguntzeko Bizkaiko Programaren barruan sartzen da eta dagoeneko euren seme-alabekin bizi diren adopzio familientzako prestakuntza- eta laguntza- gunea da.

Zer eskaintzen du?

  • Adopzioaren eguneroko erronketara bideratutako eduki praktikoak.
  • Hazkuntza-tresnak.
  • Familien arteko topaketa- eta hausnarketa-guneak.

Helburuak

  • Adoptatuen ongizatea bultzatu.
  • Familiei seme-alaben berezitasunak eta premiak hobeto ulertzen lagundu.
  • Familia-integrazioko prozesuan zailtasunak aurreikusi eta familia-loturak sendotu.
  • Esperientziak partekatu, gogoeta egin eta familiei laguntza eskeini.

Nori zuzenduta dago?

Beraien seme-alabekin bizi diren Bizkaiko adopzio familei.

Jarduera-motak

Jardunaldiak

  • Hitzaldiak goizez
  • Umeentzako jarduerak familiak hitzaldian parte hartu bitartean, kontziliazioa errazteko.

Tailerrak

  • 3 egun 2 orduko saioetan.
  • Tailer psikoedukatiboa eta esperientzian oinarritutakoak.
  • Helburua: nerabezaroan dauden seme-alaben premiak eta jokabideak ulertzen laguntzea eta horiei aurre egiteko tresnak eskaintzea.
  • Metodologia parte-hartzailea eta esperientziak trukatzea antzeko egoeretan dauden beste familia batzuekin. Saioen artean egin beharreko jarduerak edo zereginak sustatzen dira.
  • Bikoteko bi kideek parte hartu ahal izango dute, hala badagokio.
  • Gutxienez bi saiotara joanda egiaztagiri bat lortzen da.
  • Gehienez 25 pertsona tailer bakoitzeko.

Adopzio familien eskola

  • Adopzio familiei laguntzeko espazioa.
  • Orientazioa eskaintzen da adopzio-prozesuaren berezko zailtasunetan, adopzio familien bizipen positiboa eta indartzailea sustatuz.
  • Hausnartzeko, beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko eta profesional espezializatuen eskutik tresnak eskuratzeko espazio jarraitua izateko beharrari erantzuten dio.
  • Eduki praktikoak eta dinamika parte-hartzaileak erabiltzen ditu, hausnarketa eta esperientzien trukea bultzatuz.
  • Gehienez 25 pertsona.

Adopzio ondoko prestakuntza 2026-27

Kontsultatu adopzio ondoko 2026-27 prestakuntzaren programazio osoa esteka honetan

Informazio gehiago

Bizkaian Adopzioa Sustatzeko Programa