EMAIL BIDEZ ESKEINETAKO ZERBITZUAK

Eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa posta elektronikoaren bitartez jasotzeko harpidetu zaitez.

Harpidetza egiteko ezinbestekoa da erabiltzaile-izen bat eta benetako helbide elektroniko bat idaztea.

Datuak altan emandakoan, harpidetu nahi duzun zerbitzuetara eta informazioa jasotzeko erabili nahi duzun euskarria aipatuta emandako helbide elektronikoan harpidetza aktibatzeko mezu bat jasoko duzu. Harpidetza ez bada 7 egun naturalen epean aktibatzen, atuak altan eman diren egunetik zenbatuz, harpidetza hori baliogabetu egingo da horrekin lotutako datuak ezabatu egingo direlarik. Harpidetza aktibatzeko gonbidapenarekin batera, pasahitz bat ere jasoko duzu zure datuak eta horrekin erlazionatutako harpidetzak aldatu ahal izateko.

Harpidetzarako datuak

Zerbitzuak
Argibide gehiago jaso nahi baduzu, jo ezazu Zerga arloko berriei buruzko atalera
Informazio gehiago jasotzeko eskuragarri dituzu Enkanteak
Informazio gehiago nahi baduzu, Zergadunaren egutegia atala kontsultatu.
Argibide gehiago jaso nahi baduzu, jo ezazu Laguntza-Programei buruzko atalera
Informazio gehiago nahi baduzu, Gure Gidaren kudeakeri buruzko atala kontsultatu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Abagune Ekonomiko eta Fiskalaren kudeakeri buruzko atala kontsultatu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Abagune Ekonomiko eta Fiskalaren kudeakeri buruzko atala kontsultatu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideei buruzko atala kontsultatu.
Informazio gehiago nahi baduzu, Europar Fondoen Gaurkotasunari buruzko atala kontsultatu.

Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5ko 3/2018 Lege Organikoa betetzeko, interesdunari jakinarazten zaio bere datu pertsonalak Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko zuzendaritza eskudunak (*) tratatuko dituela (helbidea: Basurtuko Kaputxinoen bidea 2, 48013 Bilbo).

Tratamenduak helburu bakarra du: interesduna harpidetuta dagoen zerbitzuari buruzko informazio eguneratua jasotzea helbide elektronikoan edo telefono mugikorrean. Datuok harpidetzari dagozkion zerbitzu guztiei behin betiko baja eman arte gordeko dira.

Interesdunak datuak eskuratu, zuzendu edo ezabatzeko edo datuen tratamendua mugatu edo aurkaratzeko eskubideak erabili ahal izango ditu, eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuta edo bulegora joanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako moduetan.

Horrez gainera, harremanetan jar daiteke erakundeko datuak babesteko ordezkariarekin; horretarako idazki bat bidali behar du helbide honetara: Posta helbidea: Kale Nagusia 25 48009 Bilbo, edo DPO@bizkaia.eus

(*) Hau da eskumena duen zuzendaritza:

Aholkularitzako eta zerga politikako zuzendaritzaordea, zerbitzu hauen kasuan: tributu arloko berrikuntzak, adierazle ekonomiko eta fiskalak eta egoera ekonomiko eta fiskala.

Ogasuneko zuzendaritza nagusia, zerbitzu hauen kasuan: enkante publikoak eta hartzekodun-konkurtsoa, egutegi fiskala, laguntza-programak, Gure Gida buletina eta ogasun zuzendaritza nagusiaren jarraibideak.

Finantza, aurrekontu eta ondarearen zuzendaritza, kohesio politiken eta europako funtsen zerbitzurako.