Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea (GEHEB)

Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea (GEHEB)

Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordea (GEHEB) kontsultarako eta diziplinarteko batzordea da. Gai etikoei buruzko aholkuak ematen dizkieesku-hartze sozialean parte hartzen duten eragileei, eta gatazka etikoen aurrean erabakiak hartzen laguntzen die.

GEHEBa Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren mende dago, baina autonomoa da bere erabakietan.

  • Zer eginkizun ditu GEHEBak?

    • Kasu zehatzen aurrean txostenak eta gomendioak egitea,aholkularitza etikoa eskatzen denean.
    • Gatazka etikoak sortzen diren egoeretarako jardun-protokoloak proposatzea.
    • Profesionalei, herritarrei eta erakundeei gatazka etikoko egoeretan erabakiak hartzeko prozesua erraztea.
    • Gizarte-zerbitzuetako profesionalen asistentziaren etikako prestakuntza sustatzea, erabakiak hartzean eragindako pertsonen balioak eta eskubideak indartzeko.

    Zein EZ dira GEHEBaren eginkizunak?

    • Zuzeneko jarduera juridikoak sustatzea eta babestea pertsonentzat edo entitate eta erakundeentzat.
    • Esku-hartzearen profesionalen edo hartzaileen etikari eta jokabideei buruzko iritziak ematea.
    • Kontsulta bat egiten duenaren erantzukizuna bere gain hartzea.
    • Erabaki lotesleak hartzea.
    • Arazo sozioekonomikoei heltzea, esku-hartzearen hartzaileekin zuzenean lotutako alderdiak izan ezik.
    • Tratatuak izateko eremu propioa duten gizarte- eta lan-arloko alderdiak aztertzea eta horiei buruz aholkatzea.
  • Gizarte zerbitzuetako eta Justiziako, Hezkuntzako, Osasuneko eta abarreko profesionalek osatzen dute GEHEBa.

    • Independenteak; bakar batek ere ez du ordezkatzen erakunde edo kolektibo bat.
    • Gizarte zerbitzuen kalitatea hobetzeko konpromisoa dutenak.
    • Arlo sozialean eta soziosanitarioan esperientzia dutenak.
    • Asistentziaren etikan prestakuntza dutenak.
    • Deliberatzeko eta hitz egiteko prestasuna eta gaitasuna dutenak, gatazka etikoen aurrean konponbideak bilatzeko.

    GEHEBan parte hartzea borondatezkoa eta ordaindu gabea da.

    Unean-unean, GEHEBak batzordean parte hartzeko edo aholkuak emateko eska diezaieke beste profesional batzuei.

Kontsultak

  • Nork egin diezaioke kontsulta bat GEHEBari?

    • Esku-hartze sozialeko eragileek:

      • Profesionalek.
      • Erakundeek.
      • Fundazioek.
      • Zentroek eta entitateek.
    • Herritarrek:

      • Gizarte-zerbitzuen erabiltzaileek.
      • Haien familiek eta ordezkariek.
  • Noiz kontsultatu GEHEBari?

    Gatazka etiko Gatazka etiko bat duzunean eta nola jokatu ez dakizunean, bereziki erabakiek beste pertsona batzuei eragiten badiete edo inplikazio moral garrantzitsuak badituzte.

  • Nola egin kontsulta GEHEBari?

    Bidali mezu elektroniko bat honako hilbide honetara etika.batzordea@bizkaia.eus hau azalduz:

    • Harremanetarako datuak.
    • Gizarte-zerbitzuen erabiltzailea bazara, haren senitartekoa edo ordezkaria edo profesionala.
    • Kontsultaren arrazoia: deskribatu zer gatazkari buruzko aholkularitza etikoa eskatzen duzun.

Dokumentuak

Ohiko galderak

  • Pertsona edo talde batek erabaki zail bat hartu behar duen egoera bat, elkarren artean talka egiten duten balio, printzipio edo betebehar moralak daudelako.

    Balio bat funtsezko sinesmen bat da, bakoitzak gure bizitzan garrantzitsutzat eta zuzentzat jotzen duguna definitzen duena, eta gauza batzuk besteen gainetik aukeratzera, iritzi bat izatera eta lortu nahi ditugun helburuak definitzera bultzatzen gaituena. Adibidez: zintzotasuna edo intimitatea, familia, lana edo osasuna.

    Printzipio etikoak jarraibide orokor eta unibertsalak dira, zuzena edo egokia denari buruzkoak, funtsezko balioetan oinarrituak eta gure ekintzak eta erabakiak bideratzen dituztenak. Printzipioak dira ongintza, kalterik ez egitea, autonomia eta justizia.

    • Zaila egiten zaidanean ekintza zuzena zein den erabakitzea, alternatiba guztiek baliozkoak diruditelako edo, aitzitik, guztiek dakartelako nolabaiteko zorigaitz edo kalteren bat.

    • Errespetatzea garrantzitsutzat jotzen ditudan eta aldi berean asebete ezin ditudan bi balio edo gehiagoren aurrean nagoenean.

    • Nire erabakiak niretzat, beste pertsona batzuentzat edo komunitatearentzat garrantzitsuak diren balioetan eragina izan dezakeenean.

  • Bai. Bizkaiko esku-hartze sozialean inplikatutako edonork (erabiltzaileek, profesionalek, entitateek, erakundeek eta bestelako eragile sozialek) kontsulta egin diezaioke Bizkaiko GEHEBari.

  • Ez. Edozein profesionalek kontsulta diezaioke etika-batzorde bati banaka.

    Modu konfidentzial eta pertsonalean jasoko duzu GEHEBaren erantzuna, zure pribatutasuna babestuz. Erantzun horren helburua da berariazko arazo etikoei buruz aholkatzea eta orientatzea, kontsultaren edukia publiko egin gabe.

    Hala ere, erantzuna zure lantokian proposamen bat egiteko erabiliko baduzu, beti izango du harrera hobea kontsulta egin aurretik jakinarazten badiezu.

  • Ez. Bizkaiko GEHEBa ez da portaera desegokien kexa bat edo salaketa egiteko organoa, ezta gizarte-zerbitzuen arloko profesionalei zigorra eskatzeko organoa ere.

  • Bai, baina beti gorde behar duzu txostenak eragin diezaiekeen pertsonen konfidentzialtasuna edo hura argitara emateko baimena eskatu behar diezu.

  • GEHEBaren txostenak aholkularitza eta gomendioak eskaintzen dizkizu, baina ez da loteslea.

    Zuk bakarrik duzu erabakia hartzeko ardura.

  • GEHEBak beti erabiltzen du deliberazio-metodoa. Metodo hori erabakiak hartu aurretik hausnartzean eta hitz egitean datza.

    Arau finkoak jarraitu beharrean, egoera jakin batean egon daitezkeen aukerei buruz arlo desberdinetako profesionalekin batera pentsatzean oinarritzen da.

    Ondorioak, inplikatutako balioak eta iritziak aztertzen dira, arazo etikoak konpontzeko modurik onena planifikatu ahal izateko.

    Metodo horrek elkarrizketa, tolerantzia eta adostasuna sustatzen ditu, eta oso erabilgarria da arazoak konplexuak direnean eta erantzun zuzen bakarra ez dagoenean.

  • Ez, nahiz eta biek dituzten etikarekin lotutako helburuak.

    • Etika-batzorde bat gatazka etikoei buruz deliberatzeaz eta aholkatzeaz arduratzen den talde bat da; egoera zehatzetan erabakiak hartzean zentratzen da, eta inoiz ez ditu zalantzan jartzen edo epaitzen egindako esku-hartzeak.

    • Deontologia-batzorde batek lanbide espezifiko baten printzipio eta arau etikoak betetzen direla zaintzen du, eta bere profesionalek kode deontologikoa betetzen dutela ziurtatzen du.

    Laburbilduz, etika-batzordeek gatazka etikoak jorratzen dituzte berariazko konponbide bat bilatzeko, eta deontologia batzordeek, berriz, arau profesionalak betetzeko lan egiten dute.

  • Aldea aplikazio-eremuan dago:

    • Gizartean esku hartzeko etika batzorde (GEHEB) bat gizarte zerbitzuetako gai etikoez eta pertsonekiko esku hartzeaz arduratzen da.

    • Etika asistentzialeko batzorde (EAB) batek osasunaren eta biomedikuntzaren arloko gatazka etikoak ditu ardatz.

Kontaktua