Bizkaiko Foru Aldundiaren Garapenerako Lankidetzaren Komunikazio Batzordea eratu da

Sentsibilizazioa

Joan den azaroaren 2an, Komunikazio Batzorde bat eratu zen Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzako eta Aniztasuneko Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan. Natxo Rodríguez Zuzendaritza Nagusiko zuzendariaren iritziz, helburua Bizkaiko lankidetzaren oinarri soziala zabaltzea da, gizarte zibilaren gaitasunak eta ahalmenak ahalik eta gehien aprobetxatuz.

Bizkaiko Lankidetzaren blogean artikuluak egin eta argitaratzetik, komunikazio-kanpaina partekatuak garatu eta gauzatzera, Batzorde berri honek Bizkaiko Lankidetzarako IV. Plan Zuzentzailearen (2022- 2030) asmoak bete nahi ditu, lurralde historikoko nazioarteko lankidetzako eragileekiko harremana indartzeari dagokionez, baita informazioari eta sentsibilizazioari dagokionez ere. “Estrategia komunikatibo bat garatu nahi dugu, gizarteari Bizkaian garapenerako nazioarteko lankidetzako proiektuek duten balioa eta garrantzia kontatzeko”. Zuzendari nagusiaren hitzak dira, eta ondoan izan zituen ADECO, ACPP, OSCARTE, SETEM Hego Haizea, UNRWA Euskadi, Mundu Bakean, Elkarbanatuz, Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundea eta Zuzendaritza Nagusiko talde teknikoa.

Hilean behin biltzeko asmoa duen Komunikazio Batzordea gogotsu agertu da adimen kolektiboaren zerbitzurako gune hau sortzearekin. Datozen hilabeteetan hazten jarraitzea espero duten espazio partekatu bat, garapenerako nazioarteko lankidetza eta elkartasun eta justizia sozial globalaren printzipioak sentsibilizatzeko eta zabaltzeko interesa duten erakunde guztiak barne hartuz.