BIZKAIKO ADINEKOEN KONTSEILUA

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseilua partaidetza eta ordezkaritzako bilgune espezifiko bat da, 60 urte baino gehiago dituzten pertsonak eta adinekoen arloko erakunde eta elkarteak biltzen dituena, elkarlanean aritzeko Bizkaiko herritarren sektore honen ongizatea lortzeko politikak eta jarduketak planifikatu eta burutzeko eta haien jarraipena egiteko.

Kide anitzeko organoa da, aholku-emailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago.

KIDEENTZAKO SARRERA

Dokumentuak kudeatzeko aplikaziora sartzeko, sakatu honako botoi hau:

Sartu

Adinekoak gizarte-kohesioan eta eraldaketan parte hartzen duten eragile gisa

1990ean, Nazio Batuen Erakundeak, urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Egun bezala izendatu zuenetik, 30.urteurren honetan, Adinekoen Kontseiluak bere atxikimendua eta elkartasuna adierazi nahi die Bizkaiko adineko guztiei.

Adierazpen honen bidez, lehenik eta behin, Covid 19 gaixotasunaren ondorioz hildako guztiak gogoratu eta omendu nahi ditugu, eta, baita, denbora honetan zehar, zaintza lanetan aritu diren pertsona guztiak ere. Euskal gizartearentzat bi urte eta erdi gogorrak izan dira, eta are gehiago, gizarteko pertsona ahulenentzat. Horregatik, gure babes osoa helarazi nahi diegu, bi urte hauetan, Covid-aren ondorioak modu batera edo bestera jasan dituzten bizkaitar guztiei.

Gaur egun, Bizkaiak adineko pertsona ugari ditu; biztanleriaren % 23, zehazki, 65 urtetik gorakoa da, eta gainera, gure herria lortzen ari den etengabeko gizarte-baldintzen hobekuntzei esker, urtez urte, gero eta adineko pertsona gehiago izatea espero da.

Zorroztasunez aitortu behar da gaur egun adinekoen heterogeneotasuna eta, beraz, gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzeko eman dezaketen esperientziaren eta ezagutzaren emaria.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren arabera, 65 urtetik gorako pertsona gehienak boluntariotzan aritzen dira, eta, horrez gain, gizarte- eta familia- euskarriko laguntza-lan handia egiten ari dira krisi-garai hauetan.

Beraz, beharrezkoa eta bidezkoa da, gizarteak, adineko pertsonen ekarpen solidario garrantzitsu hori ikusarazi eta aitortu dezala.

Egungo eta etorkizuneko belaunaldiek, elkartasuna oinarri hartuta, indarrak batu behar dituzte, beti ere gizarte-kohesioa helburu izanik.

Kontseiluaren osaera eta eginkizun nagusiak

Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluak kide hauek izango ditu: kontseiluburua, kontseiluburuordea, kontseiluko idazkaria eta gehienez hamaika kontseilukide (69/2020 Foru Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluak).

  1. Gizarte-ekintzako arlo honi zuzenean eragiten dioten eta arlo honekin lotura zuzena duten Bizkaiko Lurralde Historikoaren jardun-politikak ezarri aurretik aztertzea eta informatzea.
  2. Adinekoen gizarteratzea eta adinekoek behar duten laguntza sustatu ahal duten proiektuak, neurriak eta jarduketak proposatzea
  3. Adinekoen arloko proiektuek aztertzea eta haiei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.
  4. Adinekoen arretarako politiken arloan, ildo estrategikoak, jarduteko lehentasunak eta jarduketa zehatzak proposatzea.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste erakunde batzuek adinekoekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten gaiei buruz egiten dituzten kontsultei buruzko txostenak egitea eta aholkuak ematea.
  6. Adinekoen autonomia sustatzeko eta mendekotasuna duten adinekoei arreta emateko politikak sustatzea.
  7. Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoen arretarako dauden gizarte-baliabideak ezagutzea eta arreta emateko erakunde, zentro eta zerbitzuen kalitatea sustatzea.
  8. Adinekoen ongizatea hobetzeko gizarte-neurriak sustatzea.
  9. Belaunaldien arteko elkartasuna, integrazioa eta harremanak sustatzea.
  10. Adinekoek gizartean parte hartzea eta elkarteak sortzea sustatzea, baita eta adinekoei zerbitzua emateko boluntarioak ere, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
  11. Adinekoen ongizaterako neurriak, kanpainak, azterlanak eta ikerketak sustatzea
  12. Kontzientzia sortzea zahartzaroak gizartean duen balioaz, bai autonomia, jarduera eta inplikazio soziala dutenei dagokienez, bai hauskortasun- eta mendekotasun-egoeran daudenei dagokienez. Horretarako, balio horren kontrakoak diren estereotipoak saihesten laguntzen dituzten mezuak zabalduko ditu.

LAN-BATZORDEAK

Ekintza jakin batzuen garapena errazteko, Kontseiluak lan-batzordeak eratzen ditu. Batzordeek helburu zehatzak dituzte eta, beraz, iraupen mugatukoak dira. Adinekoek, profesionalek eta/edo eta zenbait arlotako adituek osatzen dituzte batzordeak.

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea da, eta talde-lana baliatuz, batzorde bakoitzak gomendioen txostena egiten du. Txosten hori Kontseiluaren osoko bilkurari aurkezten zaio, aztertu eta onar dezan. Eta, azkenik, aldaketak nahiz hobekuntzak bideratzeko, eskatzeko edo proposatzeko aukera ematen zaie zaie erakunde publiko edo pribatuei edo, oro har, herritarrei, finkatutako helburuak lortu ahal izateko.

  • ZAHARTZE AKTIBOA ETA INGURUNE LAGUNKOIAK

    Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste entitate edo erakunde batzuek zahartze aktiboa sustatzeko dituzten politiken eta ekintzen gaineko orientabidea eta aholkularitza eskaintzea.

    «Bizkaia, Lurralde Lagunkoia» programaren garapena eta ezarpena sustatzen duten estrategiak ezartzea.

  • ADINEKOENTZAKO GIZARTE-ZERBITZUAK

    Helburua: EAEko Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen katalogoan jasotako adinekoentzako gizarte-zerbitzuak arautzen dituzten arauei buruzko gomendioen txostenak egitea.

  • ADINEKOEN GIZARTE-IRUDIA

    Adinekoak ahalduntzeko estrategia ezartzea, adinekoen gizarte-irudia hobetzeko tresna gisa.

Lan egitasmoak

  • 1999. urtean sortu zenetik, hainbat alderdik eragin diote Bizkaiko Adinekoen Kontseiluaren bilakaerari, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren aldaketek, aurrekontu-gorabeherek eta bestek.

    Horregatik, 2013. urtean, hainbat politika- eta gizarte-eragilek nabarmendu zuten parte-hartze eta aholku-batzorde hau bultzatzen jarraitzea behar-beharrezkoa zela eta bi urteko plana onartu zen, lau ardatz estrategiko jorratzen zituela:

    1. Gizarte Ekintza Sailak gertatzen dituen zahartze aktiboaren sustapen-ekintzen gaineko orientabidea eta aholkularitza eskaintzea.
    2. Zahartze aktiboa sustatzea Bizkaiko Lurralde Historikoan.
    3. Pertsona nagusiei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko legea garatu eta hedatzeko aholkularitza eskaini eta iritzia ematea herri-erakundeei.
    4. Zahartzaroaren eta pertsona nagusien gaineko irudi aldekoa eta benetakoa sustatzea.
  • Amaitu dira kontseiluaren 2013-2014 aldirako lan egitasmoaren ekintzak, eta Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak etapa berri bati ekin behar dio, Bizkaiko adinekoen artean sortutako erronka eta premia berriei erantzuteko.

    Lan egitasmoaren garapenean inplikatutako eragile guztien (adinekoak, profesionalak, lan-batzordeetan elkarlanean aritutako adituak eta sailburuak berak) balorazio onak jaso ditugu, eta, hori ikusita, 2015-2016 aldirako lan egitasmoa planteatu da, aurrekoaren jarraipen gisa, eta hura honako jardun-ildo hauek osatzea proposatu da:

    1. "Bizkaia, Lurralde atsegina". Adineko pertsonak lurraldearen eraldaketaren protagonista izan daitezen sustatzea du helburu ildo honek. Horretarako, ikuspuntu berritzailea darabil, egiturak, baliabideak eta zerbitzuak egokitzeko, guztiontzat —bereziki, mendekotasuna duten pertsonentzat— inklusiboak izan daitezen.
    2. Adineko pertsonentzako gizarte zerbitzuak hartzen ditu barne, eta haren helburua da Gizarte Zerbitzuei buruzko legearen katalogoan ageri diren Bizkaiko Foru Aldundiaren adinekoentzako gizarte zerbitzuei buruzko gomendioak egitea.
    3. Adinekoen irudi soziala ematea du helburu, zahartzaroaren gaineko irudi positiboa eta erreala sustatuz.
  • 117/2005ko Foru Dekretuan araututako Bizkaiko Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseiluak, 2005ean ekin zion bere ibilerari eta ordutik hona lan plan eta eragin desberdinak garatu ditu.Azken urteotan jorratutako edukinetan aldaketa nabariak eman badira ere, bere funtsean eta osotzen duten osagaien artean, bere iraupena ziurtatu eta etapa berri bat planteatzera, 2018-2020rako SENDOTZE ETAPA, eramaten gaituen lan eta funtzionamendu kultura jorratuz joan da.

    Honela, uztailaren 26ko 117/2005ko Foru Dekretuak ezartzen dituen helburuak eta betebeharrak, eta kontseiluaren kideen balorazia kontuan hartuta, 2018-2020 aldian hurrengo ardatz estrategikoak proposatzen dira:

    1. Zahartze aktiboa eta estrategia. "Bizkaia, adin guztientzako lurraldea". Bere helburua adineko pertsonak lurraldearen aldaketaren protagonistak bihurtu direla sustatzea da. Hau da: estrukturak, ahalbideak eta zerbitzuak adaptatzen, atzigarri eta barneratzaileak izateko adin guztientzako.
    2. Nagusientzako Gizarte Zerbitzuak. Pertsona nagusiei dagokienez, Gizarte Zerbitzuei buruzko legean agertzen diren gizarte zerbitzuei buruzko artamenduen txostenak egitea izango da bere helburua.
    3. Pertsona nagusien gaineko irudi soziala, zahartzaroaren eta pertsona nagusien gaineko benetako irudia sustatzea.

ADISKIDETZA DIGITALARI BURUZKO PROGRAMAHemen teknologia berriak erabiltzen ikasiko duzu oso modu errazean!

Bizkaiko Foru Aldundiko Adiskidetza digitalari buruzko prestakuntza programa doakoa da eta Bizkaiko pertsonei laguntzen die arrakala digitala murrizten.

ADISKIDETZA DIGITALARI BURUZKO PROGRAMA Hemen teknologia berriak erabiltzen ikasiko duzu oso modu errazean!

Bizkaiko Foru Aldundiko Adiskidetza digitalari buruzko prestakuntza programa doakoa da eta Bizkaiko pertsonei laguntzen die arrakala digitala murrizten.