Adinekoen Kontseilua

ZAHARTZE AKTIBOA ETA INGURUNE LAGUNKOIAK

HELBURUA

  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak eta beste entitate edo erakunde batzuek zahartze aktiboa sustatzeko dituzten politiken eta ekintzen gaineko orientabidea eta aholkularitza eskaintzea.
  • «Bizkaia, Lurralde Lagunkoia» programaren garapena eta ezarpena sustatzen duten estrategiak ezartzea.

Gauzatutako ekintzak eta abian daudenak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen elkarteentzat dituen diru-laguntzen deialdiari buruzko gomendio eta jarraipen txostena egitea.
  • "Bizkaia, Lurralde Lagunkoia" programa garatzeko erreferentzia-markoa eta zehar-lerroak ezartzea.
  • Pertsona nagusiak ahalduntzea eta prestatzea, gizartean parte hartzea sustatuta, lurraldea eraldatzeko eragile protagonista gisa.
  • «Lurralde Lagunkoia» estrategiaren jarraipena eta monitorizazioa egitea, Bizkaiko udalerrietan ezartzeko prozesuaren barruan.