Herritarren eta gizartearen partaidetza

Berriak

2022ko ekainakren 15a 07:12

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ANTOLATUTAKO LEHEN EZTABAIDA-FOROA

Maiatzaren 21ean, larunbatean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehen Eztabaida-Foroa egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Foru Aldundiak eskaintzen duen aurrez aurreko herritarren arretarako zerbitzua izan zen eztabaidagai.

2020-2023 Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako Foru Planaren esparruan, Gobernu Onerako eta Gardentasunerako zuzendaritza nagusiak, Digitalizazioaren eta Herritarrentzako Arretaren zuzendaritza nagusiarekin koordinatuta, herritarren arretarako aurrez aurreko zerbitzuari buruzko Eztabaida-Foroa antolatu du.

Deliberazio-metodoak erabaki politikoak hartzeko orduan herritarrek parte hartzeko modurik berritzaileenetako bat bihurtu dira, ausaz hautatutako herritar talde batek proposamenak egin diezazkiekeelako arduradun publikoei.

Hauteskundez kanpoko herritarrek parte hartzeko modu horiek gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, prozesu politikoetan konfiantza publikoa indartzen laguntzen baitute. Horren erakusgarri da Europako Kontseiluak gobernu-maila guztietan eztabaida-metodoak gehiago inplementatzeko eskatzen duela. Aldundia aitzindaria da, eta bat dator ELGAko Kontseiluak Gobernu Irekiari buruz emandako gomendioekin eta Batzordeak Europako erakundeei Europako Demokraziarako Ekintza Planari buruz emandako jakinarazpenarekin.

Maiatzaren 21ean, larunbatean, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako lehen Eztabaida-Foroa egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Foru Aldundiak eskaintzen duen aurrez aurreko herritarren arretarako zerbitzua izan zen eztabaidagai. 31 pertsonak parte hartu dute, 14 gizonezkok eta 17 emakumezkok, arreta-bulegoen erabiltzaileen artean eta Bizkaitarren Sarea osatzen duten pertsonen artean hautatuak. Parte-hartzaileek Lurralde Historikoko eskualde guztiak ordezkatzen zituzten, baita adin-tarte desberdinak ere.

Adituen ardurapeko informazioa eta parte-hartzaileen talde-eztabaida konbinatu dituzten hainbat dinamikaren inguruan antolatutako lan-jardunaldi baten ondoren, Eztabaida-Foroak 24 gomendio zehatz adostu ditu Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuari buruz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak aztertu eta baloratu beharko ditu, ezartzea erabaki aurretik.


Argazkiak