AA, BERRIKUNTZA ETA APPAK

2023ko Apirilaren 21a

Euskara sustatzeko aplikazio berri bat kirol-federazioetan

Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bidez, GovTech berrikuntza irekiko prozesuan parte hartu du. Konponbide teknologiko bat bilatu da erronka honentzat: Nola lagun geniezaieke Bizkaiko kirol-federazioei euskararen erabilera sustatzen herritarrekiko idatzizko harremanetan?

Proba pilotuan 27 federaziok eman dute izena. Martxotik ekainera, federazioek itzulpen-tresna bat erabilgarri izango dute Windows sistema eragilean exekutatzen diren aplikazio guztietarako (Chrome, Gmail, Outlook, Word, PowerPoint…). Ekainean balorazio bat egingo da parte hartu duten federazio guztien laguntzaz.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA