GOVTECH LAB BIZKAIALaborategi irekia konponbide digital berriak Bizkaiko Foru Aldundiko erronka handien eskura jartzeko.Europar Batasunarekin batera finantzatua

GOVTECH Lab Bizkaia

Konponbide berritzaile sorta zabala dago, eta konponbide horiek eragin positiboa izan dezakete milaka pertsonen bizitzetan eta administrazio publikoen harremanetan. Konponbide horiek hainbat arlotan aplika daitezke, hala nola zerbitzuen horniduran, eraginkortasun operatiboan eta prozesuen optimizazioan, edo kalitate demokratikoan eta instituzionalean.

Berrikuntza irekiko prozesuen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak (aurrerantzean, BFA) hauteman, gidatu eta gainditu egingo ditu ohiko hornitzaileenak ez diren konponbideak, hala nola startup, scaleup eta ETE digitalenak. Horrela, lankidetza publiko-pribatuko espazio berriak garatu ahal izango dira, teknologia arloko eragilerik berritzaileenekin.

Tresnak eta erraztasunak eskainiko dizkizugu administrazio berritzaile bat eraikitzeko

  • ERRONKAK IDENTIFIKATU

    Diseinu eta berrikuntza metodologien laguntzaren bidez, programan lantzeko erronken gainean zehaztu beharreko arazoak hautemango ditugu.

  • ERRONKAK ZABALDU

    Erronkak berrikuntzaren ekosisteman jakinarazten eta zabaltzen dira, eta horrela startupak konponbideak aurkeztera deitzen ditugu.

  • STARTUPAK HAUTATU

    Startupek eta administrazioak elkarrekin lan egiten ikasiko dute. Gainera, erronka bakoitzeko pilotua egingo duen finalista hautatzeko bilerak egingo dira startupekin.

  • GIDATU ETA IKERTU

    Startupek eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailek zerbitzu edo prozesu publikoko erabiltzaileekin lan egingo dute lankidetzaren helburuak diseinatzeko eta GovTech Lab Bizkaiaren laguntzarekin txertatuko da.

  • ZABALDU ETA HAZI

    Pilotuan ikasitakoa aztertuko da etorkizuneko eskalako lizitazioen eta inbertitzeko aukerako logikenberri emateko.

BERRIKUNTZA IREKIKO ESPAZIOAK ETA ERRONKAK

Urtero hiru eta sei erronka artean identifikatuko dira teknologiak eta konponbide berriek eragina izan dezaketen “berrikuntza espazioetatik” abiatuta. Ikerketa prozesuen eta tailerren bidez berrikuntza erkidegoari jakinaraziko zaizkion erronkak ardaztuko dira.

Gaur egun, erronka horiek lantzeko hurrengo berrikuntza espazioak daude:

  • LURRALDEKO HERRITARREKIKO HARREMANA HOBETU.

    Administrazioak herritarrei arreta emateko konponbideen bila ari gara, bi aldeen arteko harremana hobetzeko.

  • ADMINISTRAZIOAREN ERAGINKORTASUNA HOBETU.

    Administrazio publikoaren prozesuak optimizatzen dituzten konponbideak bilatzen ditugu, gizartearentzako zerbitzu hobeagoa izan daitezen.

  • KULTURA ETA EUSKARA BULTZATU.

    Euskararen erabilera areagotzeko eta euskara espazio eta arlo gehiagotan zabaltzea ahalbidetzeko konponbideak aurkitu nahi ditugu.

PARTE HARTZEN DUTEN BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ARLOAK

GovTecheko berrikuntza espazioak lantzeko eta, ondorioz, horiei lotutako erronkak lantzeko, Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait sail daude:

  • Estrategia digital eta korporatiboaren kabinetea -Digitalizazioko eta herritarrentzako arretaren Zuzendaritza orokorra.

    Digitalizazioaren eta Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritza Nagusiaren helburua da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Foru Sektore Publikoko Erakundeen Gobernu Digitala lortzera bideratutako estrategia digitala diseinatzea, gidatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kanal anitzeko herritarren arretarako politikak eta zerbitzuak koordinatzea eta bultzatzea ere.

  • Euskara, kultura eta kirol Saila - Euskararen Zuzendaritza orokorra

    Euskararen Zuzendaritzak lan egiten du Bizkaiko gizartearen eremu guztietan euskararen erabilera finkatzeko. Aurrerantzean, Zuzendaritzak euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan bereziki nabarmenduko du. Gainera, Zuzendaritzak kirol arloan euskararen erabilera areagotzen eta indartzen lagunduko du.

Startupentzako eskaintza

Bizkaiko Foru Aldundiko erronka handiei aplikatzeko konponbidea duten startup, scaleupedo ETE digitalek programan parte har dezaten nahi dugu.

Administrazioarekin lankidetzan jardun ahal izango duzu pilotuak garatzeko (lan ordaindua), konponbide digitalak aplikatuta; funtzionario publikoekin, korporazio eta inbertitzaile handiekin elkartzeko espazioetara eta bootcampetara sartu ahal izango zara, eta bertan adituekin eta aholkulariekin batera erakunde publikoekin lan egiten ikasiko duzu.

Zer eskaintzen dugu?

  • Network

    Gobernuan eta administrazio publikoetan adituekin lankidetzan aritzea.

  • Estrategia

    Kontratazio publikoko ereduak, salmenta estrategiak eta beste hornitzaile batzuekin lankidetzan aritzea.

  • Pilotuak garatzea.

    Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera pilotuak garatzea (lan ordaindua).

  • Kapitala

    Estatuko zein nazioarteko GovTech inbertitzaileengana hurbiltzea.

BLOG

  • NAZIOARTEKO JARDUNALDIA: KORDOBAKO FUNTSA (ARGENTINA)

    2023/03/31

    Nazioarteko jardunaldiekin jarraituz, eta programa govtech ekosistema globalaren barruan kokatzeko asmoz, GovTech Bizkaiako taldea Luciano Crisafullire…

  • KONEKTATZEN JARRAITZEN DUGU

    2023/03/23

    GovTech Bizkaian ekintzaz betetako astea izan da, non Europako Batzordearen tailer batean parte hartu ahal izan dugu, Europa hegoaldeko erronkak identi…

  • NAZIOARTEKO JARDUNALDIA: LEHEN ONDORIOAK

    2023/03/15

    Joan den astean aurreratu genizuenez, martxoaren 8an lan-saio bat egin zen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta govtech arloko nazioarteko aditu taldearen art…

Gehiago erakutsi

Newsletterraren harpidetza

Izena eman hemen GovTech Lab Bizkaiari lotutako berrikuntza eta albiste guztiak jasotzeko.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Nahitaezko eremua

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Nahitaezko eremua

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

DBEO eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betetze aldera, hurrengoa jakinarazi nahi dizugu:

  • Tratamenduaren erantzukizuna: Herritarren arretarako eta digitalizaziorako zuzendaritza nagusia. (Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
  • Xedea: Jakinarazpenak eta/edo Newsletterra bidaltzea eta berrikuntza irekiko plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak ematea.
  • Eskubideak baliatzea: Interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean balia ditzake eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak, banakako erabaki automatizatuen xede izan gabe. Horretarako, idatzi bat zuzendu behar dio Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari. Hemen aurkez daiteke:
    • BFAren egoitza elektronikoa: Egoitza Elektronicoa.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentrala (Erregistroko eta Herritarrei Arreta Eskaintzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Herritarrei Arreta Emateko Eskualdeko Bulegoak.
    • Bizkaiko Foru Aldundiko Sailen Erregistro Orokorrak.
    • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako lekuak.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza lortzeko hemen sakatu

Kargatzen...

LAGUNTZAILEAK

Bizkaiko berrikuntza ekosistemaren parte bazara eta/edo GovTech Lab Bizkaia laborategian laguntzaile aritu nahi baduzu mezu bat idatzi hona: govtechlab@bizkaia.eus.

  • Mondragon Team Academy logoa
  • Mondragon Unibertsitatea logoa
  • Zitek logoa
  • EHU logoa
  • Deustuko Unibertsitatea logoa
  • Deusto Emprende logoa
  • Tecnalia Ventures logoa

Harremanetarako

Edozein zalantza edo gai argitzeko, jarri gurekin harremanetan hemen:

e-maila: govtechlab@bizkaia.eus