2026ko Eskaladako Masterclass saioak: Indusi

Ekitaldiaren data 2026ko Azaroaren 22a, igandea

Eskalada

Prestakuntza

Bizkaiko Foru Aldundiak Indusiko kirol-eskaladarako gune berria inauguratuko du. Ingurune natural pribilegiatuan dago, eta diziplina hori herritarrei hurbiltzeko jardunaldia izango da.

Bizkaiko biztanleen artean jarduera fisikoa egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-eskaladako gune berri bat inauguratuko du azaroaren 22an Indusin, Dimako udalerrian.

Espazio hori abian jartzearekin batera, eskaladako masterclass bat egingo da, kirol-eskaladako proiektuaren barruan antolatua. Ekimen horren helburua diziplina horren praktika sustatzea eta lurraldean garatzeko prestatutako espazioak ezagutaraztea da.

Eskalada-gune berri bat ingurune natural pribilegiatu batean

Indusiko (Dima) eskalada-gune berria Arratiako eskualdean dago, 260 metroko altueran, paisaia karstikoa duen ingurune naturalean.

San Frantzisko ermitaren ondoan dago, Baltzolako kobazuloetatik eta Jentilzubiko zubi naturaletik gertu. Kareharrizko eskalada egiteko gunea da.

Ekipamendu berriak batez ere IV. graduko eskalada-bideak ditu, eta, beraz, leku bereziki egokia da diziplina horretan hasteko edo oinarrizko teknikak hobetzeko.

Gainera, Otxandioko errepidearen ondoan egoteak sarbidea errazten du, paretatik gertu aparkatzeko gune batekin eta hurbilketa-ibilbide oso laburrarekin.

Kirol eskalada gune berria ezagutzeko masterclass bat

Gune berri honen inaugurazioarekin batera, azaroaren 22an kirol-eskaladako masterclass bat egingo da, zonaldearen ezaugarriak ezagutu eta jarduera honen praktikara hurbiltzeko

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Eskalada programako masterclass saioek honako eduki hauek dituzte:

  1. Eskalada segurtasunez praktikatzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Diziplina hori praktikatzeko behar den materiala ezagutzea.
  3. Eskalada-bideetan praktika egitea, segurtasun-neurriak aplikatuta. 

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da izena azaroaren 18a baino lehen ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Behin epea amaituta, erakundea izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da azken xehetasunak zehazteko.

Jarduera hau kirol-eskaladako proiektua dinamizatzeko ekintzen parte da, eta saio praktikoak eta bideotutorialak konbinatzen ditu. Bideotutorialetan, kirol honetaz modu seguruan gozatzeko azalpenak eta gomendioak ematen dira.

Indusi gune berriarekin, Bizkaiak kirol-eskaladan aritzeko espazio gehiago eskaintzen ditu, naturarekin harremanetan diziplina hori ezagutzeko aukera berriak emanez. 

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek azaroaren 22an Diman, egingo den Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA