Saltar google maps e ir a la descripción de la etapa

3. etapa: Balmaseda - Gordexola

Balmasedako Erdi Aroko hiribilduan hasiko dugu ibilbidea, Burgoseko mugatik, Trasmosomos mendilerroa zeharkatuz. Bidean, mendi-panoramika ederrez gozatzeko aukera izango dugu. Baso mistoek eta baso-landaketek kolorez beteriko paisaia-mosaiko ikusgarria osatzen dute.

Rodayega ibaira jaitsi eta Iratzagorriako San Esteban elizatik igaroko gara, beste ibai batera iritsi arte: Herrerías. Gordexola herriaren ezaugarri diren jauregi eta hiribildu indianoak erakutsiko digu.

Deskargak

TBIM

Balorazioaren informazioan erabilitako kodetzea

Natura-ingurunearen gogortasuna

1
Ingurunea ez dago arriskuetatik salbuetsita
2
Arrisku-faktore bat baino gehiago dago
3
Hainbat faktore daude
4
Faktore dezente daude
5
Faktore asko daude

Ibilbidean orientatzeko zailtasuna

1
Ondo definitutako bideak eta gurutzaketak
2
Jarraitutasuna adierazten duten bidezidorrak edo seinaleak
3
Gune geografikoak eta puntu kardinalak behar bezala identifikatzea eskatzen du
4
Orientatzeko eta nabigatzeko teknikak eskatzen ditu, trazatik kanpo
5
Nabigazioa eten egiten da inguratu beharreko oztopoengatik

Lekualdatzearen zailtasuna

1
Gainazal leuneko martxa
2
Martxa ferra-bideetatik
3
Bidezidor mailakatuetatik edo lur irregularretatik ibiltzea
4
Eskuak erabili behar dira orekari eusteko
5
Eskaladako tarteak behar ditu progresiorako

Behar den esfortzu-maila (MIDE irizpideen arabera kalkulatuta, gutxi kargatutako txangozale arrunt batentzat).

1
Ordubete arteko martxa eraginkorra
2
1-3 orduko martxa eraginkorra
3
3-6 orduko martxa eraginkorra
4
6-10 orduko martxa eraginkorra
5
10 ordutik gorako martxa eraginkorra

3. etapa: Balmaseda - Gordexola-ko TBIM datuak

Joan-etorriei eta seriotasunari buruzko informazioa

Jardueraren gutxi gorabeherako denbora
7o 10min
Etaparen luzera
20,9 km
Natura-ingurunearen gogortasuna
2
Ibilbidean orientatzeko zailtasuna
2

Ahaleginari eta zailtasunari buruzko informazioa

Lekualdatzearen zailtasuna
2
Behar den esfortzu-maila
4
Igoeraren desnibela
984 m
Jaitsieraren desnibela
1064 m

PROFILA

Profilaren testu-deskribapena

GR 123ren 3. etapa Balmaseda eta Gordexola artekoa da.

Guztira 20,9 km luze dira, eta 7 ordu eta 10 minutu behar direla kalkulatu da.

3. etapako tarteko puntuak:

  • Balmasedatik Trasmosomoseko mendilepora 6,7 km egingo ditugu, 582 m-ko desnibel positiboarekin eta 132 m-ko desnibel negatiboarekin. 2 ordu eta 45 minututan egin daiteke.
  • Trasmosomoseko mendilepotik Rigadaseko Gainera 4,5 km egingo ditugu, 110 metroko desnibel positiboarekin eta 310 metroko desnibel negatiboarekin. Ordu 1 eta 20 minututan egin daiteke.
  • Rigadaseko Gainetik Iratzagorriara 5,5 km egingo ditugu, 83 metroko desnibel positiboarekin eta 386 metroko maila negatiboarekin. Ordu 1 eta 40 minututan egin daiteke.
  • Iratzagorriatik Molinarrera (Gordexola) 4,2 km egingo ditugu, 209 metroko desnibel positiboare-kin eta 236 metroko maila negatiboarekin. Ordu 1 eta 25 minututan egin daiteke.
Etaparen profila

DATU INTERESGARRIAK

GR 123aren 3. etapa Balmasedan hasten da, udaletxearen atzealdetik. Lehen urratsetan, San Severino elizaren ondotik igaro eta hirigune historiko xarmangarria zeharkatuko dugu, Zubi Zaharrerako bidean.

Cadagua ibaia zeharkatu ondoren, Balmasedako Bigarren Hezkuntzako Instituturantz joko dugu, BI-636 errepidearen azpiko pasabidea hartzeko.

Hemen hasten da Santxosolo mendilerroaren igoera. Balmasedako ikuspegi zabala duen mendi-mazela ireki batetik gora eginda, mendi-lerroaren goialdea zeharkatzen duen pistara iritsiko gara. Tontorretara igo gabe, GRaren marka zuri-gorriek Trasmosomoseko lepora gidatuko gaituzte.

Rioyako gailurraren azpian sigi-saga doan pista batetik jaitsiko gara Rigadas Gainera. Bidegurutzean, eskuinera egingo dugu Errotaiega auzorantz jaisten den pistatik.

Rodayega ibaia harrizko zubi txiki batetik zeharkatu ondoren, ibaiaren ondotik jarraituko dugu tarte batez, baina handik gutxira utzi eta eskuinera hartuko dugu Pando mendiaren magalean gora astiro-astiro egiten duen hormigoizko bidea. Bide honek San Esteban elizaren ondoan du amaiera.

Herrerías ibaira iristean, Iratzagorrian, ezkerrean utziko dugu GR 123.2 saihesbidea. Aldaera hau haranean barrena doa. GR 123aren ibilbide nagusiak, aldiz, ibaia zeharkatzen du, eta pinudien artean doan baso-pista batetik mendi-hegalean gora egiten du Alcerasko Gaztainadiko ehun urte baino gehiagoko gaztainondoen bila.

Ibaira berriro jaitsi ondoren, El Pontón-Urarte auzora iritsiko gara. Bertan, izena ematen dion harrizko zubiaz gain, beste eraikin interesgarri batzuk ere aurkituko ditugu, hala nola Ibarguen dorretxea edo Hurtado de Ibarguen jauregia.

Etapa hau Molinar plazan amaitzen da, Sandamendi kaletik iritsita. Kale honetan Bizkaiko etxebizitza-arkitektura burgesaren multzorik onenetako bat aurkituko dugu. Indianoek eraikitako hamabost txaletek osatutako multzo hau bere arkitekturaren kalitateagatik eta estiloen aniztasunagatik nabarmentzen da: eklektizismoa, Vienako sezesionismoa, estilo neoeuskalduna eta abar.

  • Arbalitza mendia
  • Azken karlistadetako lubakiak Celadillan
  • Trasmosomoseko mendilepoa
  • Trasmosomos – Espaldaseca mendia
  • La Brena atsedengunea
  • Rigadaseko Gaina
  • Errotaiega
  • Santiago Bartzena ermita
  • Iratzagorriako San Esteban eliza
  • Iratzagorria
  • Las Alceraseko gaztainadia
  • El Pontón-Urarte
  • Molinar (Gordexola)
  • Balmaseda
  • Zalla
  • Gordexola