Taldean egindako lanaren proiektua

Zer da?

Proiektuen garapena, Aurreko atazak, Proiektuen definizioa eta garapenaProiektu-taldeak osatu eta horietan hasierako hausnarketa-tailerraren esparruan identifikatzen diren gaiak lantzea da. Xede horrez, abiapuntuak TALDEAK hasierako hausnarketa-tailerrari dagokion azkeneko saioan definitu eta lehentasuna eman dien proiektuak dira. Prozesu guztia egiaztatzeko aukera hori errespetatzea oinarrizkoa da.

Lantaldeak jaurtiki baino lehen, hautatutako proiektu bakoitza ulertzen eta norainokoa definitzen sakonduko da.

Lantaldeen bitartez proiektuak jaurtiki eta garatuko dira. Lantaldeak saioetan parte hartu dutenek edo bestelakoek osatuko dituzte. Proiektuak garatzeko orduan, bidezkoak diren alderdi teknikoak lantzeaz gain, kudeaketan beharrak eta taldeak lortu behar dituen gaitasunak kontuan hartuko dira.

Ikuspegia

Erakundean proiektuak garatzearekin pertsonek ikasten jarraitzen dute, baita hasierako hausnarketa-tailerrean landutakoa praktikan jarri ere (Taldean elkar entzuten al diogu? Nola portatzen ari gara? Garatzen ari garen moduan, proiektuak ikuspegiari hurbildu edo bertatik urruntzen al nau? Proiektuarekin konprometitua jarraitzen al dut? Erantzuna ezezkoa bada, zergatik? Etab.). Horrez gain, aldi berean, proiektuak garatzen lan egiten da.

Banakako nahiz taldeko ekintza eragiteko hausnarketarekin jarraituko da.

Aholkulariaren rola

Aholkulariak hurrengo lana izango du:

  • Proiektu-taldeak eratzen taldeari laguntzea.
  • Proiektuen taldeak dinamizatzea: definitu eta planifikatzeko orduan aholkuak ematea, oztopoak, kudeaketaren behar/urritasunak identifikatzen eta ebazten laguntzea, proiektuaren taldean sor daitezkeen gatazkak maneiatzea (ariketen eta dinamiken bitartez).
  • Proiektuetako arduradunen zeregina/funtzioak zein diren erakustea.
  • Burutzaren zenbait gai-kontzepturen hausnarketa bultzatzea, hasierako hausnarketa-tailerraren saioetan landu ostean.
  • Ikaste-koadernoa erabiltzen, proposatzen diren ariketak praktikan jartzen eta taldeko pertsonekin bateratze-lana egiten animatzea.
  • Proiektuen garapena jarraitzeko, proiektuaren koadernoa edota euskarria erabiltzen animatzea (adibidez, wikia).

Zer lortu nahi dugu?

Proiektuak parte hartuz garatzea. Horretarako, taldearen gaitasunak "praktikan" jarriko dira: entzutea, konfiantza, burutza, protagonismoa, ospakizunak, gardentasuna, ekimena, etab., hau da, aurreko guztia taldean "bizitzea", proiektuak garatzen diren aldi berean. Azken finean, taldearen bizipena proiektuen garapena bera baino garrantzitsuagoa da.

Proiektu-taldeko pertsonek hobe komunikatuko dute elkar, harreman berriak sortuko dira eta lan egiteko beste modu bat ikasiko dute. "Erein kulturaren aldaketa".

Jaurtiki aurreko zereginak

Abiapuntutzat taldeak AUKERATU dituen proiektuak ditugu.

Proiektuak jaurtiki aurreko zereginak

Proiektuak definitzea: formulazio ona, norainokoa, bitartekoak, epeak, taldeak definitzea, izan daitezkeen sinergiak, inpaktua, etab. hasierako hausnarketa-tailerraren saioen antzekoa izango den laugarren saioaren bidez edo aholkulari-gerentziaren lanarekin, erakunde bakoitzak erabakitakoaren arabera. Fase honen ondoren, proiektuen matrizea (zirriborroa) izango da.

Aholkulariak esku hartzeko orduak mugatuak direnez, aholkulariak berak dinamizatuko dituen proiektuak hautatzea oso garrantzitsua izango da. Erakunderako azpimarragarriak izanik, kudeaketaren gaietan (enpresaren dinamikak) eragin handiena dutenak eta partaide-kopuru handiena duenak izango dira. Halaber, hautatzeko orduan, proiektuetan arlo desberdinetako pertsonek (adibidez, bulego-langileekin 4 proiektu eta produkziokoarekin 1 badaude, aholkulariak 2 aukeratzen baditu, biek bulegokoak ez izatea) esku hartzea kontuan hartuko da.

Proiektuak jaurtikitzea

Hautatutako proiektuak garatzea eta, horretarako, taldeak dinamizatzea, baita jarraipen egokia egitea ere. Atal honetan proiektuaren garapena eta eguneroko lan- eta kudeaketa-dinamikak konektatzeko aholkulariaren TREBETASUNA azpimarratu behar da.

Materialak

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.