Bilgune

Informazioa

Bilgune logoaBilgune Ekonomia Sustapenaren ekimena da Bizkaiko ETEei aukera eskaintzen diena honakoa egiteko:

  • oraingo lan eta kudeaketako dinamikak zalantzak jartzea.
  • enpresan antolatzeko beste modu batzuk daudela ezagutzea.
  • taldeko ikaskuntza hastea antolaketa malguagoa, aldaketei eta oraingo merkatuaren ziurgabetasunari aurre hartzen eta egokitzen dakiena, lortzeko.

Horretarako, bilgunek erakundeei honakoa proposatzen die:

  • topaketarako eremuak sortzea kudeatzeko beste modu parte-hartzaileagoak esperimentatzeko, antolatzeko bere modua, lidergoa ulertzeko bere modua birmoldatuz, eta bere lehiakortasunerako funtsezko faktorea, zalantzarik gabe, izango diren bere lehenengo urratsak egiteko.
  • kudeaketan salto bat ematea pertsonek gogoetako prozesuetan parte hartuz eta taldean lan eginez erakunderako garrantzitsuak diren proiektuen garapenean.
  • pertsonak protagonistak izatea, izan ere, elkarri eragiten dioten, erlazionatzen diren eta taldean lan egiten duten moduak erakunde batzuen eta beste batzuen arteko aldea markatu behar du.

Prozesuan zehar sortzen joaten denari irekia den Ikaskuntza da, taldeko pertsonen gaitasunarekin eta bere erantzukizunarekin fidatuz, berau erantzuteko gaitasuntzat hartuta. Metodologia (jarduketak eta dinamikak), materialak eta laguntzeko irakurketak eskaintzen ditu.;

Licencia Creative Commons Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia Bilgune metodologiak Creative Commons Atribución-CompartirIgual 4.0 Internacional izeneko lizentzia du.
Honakoa hartzen du oinarritzat: https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/9302

Innobideak-Kudeabide laguntzen deialdian, bilgune metodologia erabiltzean izandako aholkularitza gastuetarako diru-laguntza lor daiteke, betiere honako hau adierazten badu Erkaketaren emaitzak: pertsonen partizipazioa dela enpresa hobetzeko lehentasunezko gomendioetako bat.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER