Padura-esfagnaletan

Saldueroko La Llanako padurak-esfagnalak

Salduero aldeko padura-esfagnalek pairatzen duten presio nagusia aziendarena da, zeren bertako ur-puntuetara gerturatzen baita ura edatera. Haien degradazioa eragozteko eta kontserbazioa bermatzeko, abeltzaintzarako neurriak ezarriko dira, jarduera horren baldintzak hobetzeko eta abereak hain urrakorrak ez diren eremuetara erakartzeko. Aurreikusitako jardueren artean, aipatzekoa da azpiegiturak jarriko direla aziendarentzat (uraskak, gatz- eta hazka-puntuak), eta larreak hobetuko direla belar-sastrakak kentzearen bidez.

Neurri horiek abiatzeko, landa horiek erabiltzen dituzten Karrantzako abeltzainen lankidetza estua dugu. Alde horretatik, aurreikusita dago Abeltzaintzako Jardunbide Egokien Tailer bat egitea, bertako abeltzainen inplikazioa eta babesa lortzeko; izan ere, helburua da Ordunteko Mendietako larre-baliabideen kudeaketa eta erabilera behar den bezala uztartzea bertako balio naturalen kontserbazioarekin.

Beste alde batetik, Salduero aldean, trazatu bat mugatu eta balizatuko da ibilgailuentzat, bertatik pasatu daitezen, larreek jasan beharko ez lituzketen kalteak saihesteko xedez.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa