Lekuko erabilerak

Karrantzako aurpegi beltzeko ardiak, Lanzas Agudasen.

Karrantza da landa-izaerari gehien eutsi dioten Bizkaiko udalerrietako bat: bertako biztanleria aktiboaren herenak lehen sektorean dihardu. Abeltzaintza da Karrantza haraneko jarduera ekonomiko nagusia. Berari lotuta, badira nekazaritzako elikagaien sektoreko industria batzuk, beraren produktuak transformatzen dituztenak. Meatzaritzak edo erauzketa-industriak nolabaiteko garrantzia izan dute haranean, baina gaur egun harrobi bakarra dago jardunean.

Aisiaren ikuspuntutik, Ordunte mendizaleen ohiko lekua da, baina ehiza ere aski hedatuta dago bertan. Zerbitzuen sektoreak bultzada sendoa izan du azken urteotan, batez ere eskaintza turistikoak. Karrantza harana mendiz inguratuta dago, eta agian horregatik geratu da Euskadiko eskualde gehienek izandako industrializaziotik kanpo. Era horretan, balio handiko paisaia eskaintzen die bisitariei, bere aldaera guztietan: larreak, basoak, auzo txikiak eta mendiak. Bere potentzialaren jakitun egonda, Karrantzako haranak ahalegin nabariak egin ditu interes handiko helmuga eskaintzeko bere bisitariei. Hainbat motatako ostatuak ditu, bai landetxeak eta nekazaritza-turismoko etxeak eta bai hotel txikiak, eta baita bainuetxe bat ere.

  • Erle-zepo bateko mintzak batzen, Arroyo Ciegon (La Calera del Prado)
  • Karrantzako aurpegi beltzeko ardia, Lanzas Agudasen
  • Karrantzako baserri tipikoa
  • Artzainen etxola tipikoa, berreraikia

Nolanahi ere, zalantzarik gabe, Ordunteko jarduera ekonomiko nagusia artzaintza estentsiboa izan da antzin-antzinatik. Gaur egun, mendi horietako larretan bazkatzen duten abere gehienak behiak eta zaldiak dira; horrez gain, baina, erlezaintza ere azpimarratu behar da, baserrietako landa-ekonomiaren jarduera osagarri gisa. 

Basoaren erabilerak ere garrantzitsuak dira, bai Karrantzan bai BGL(Batasunaren Garrantzizko Lekua)an, zura eta egurra ateratzeko ustiatzen diren pagadi eta ameztiak alde batetik, eta pinudi eta eukaliptadiak bestetik.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa