Transferentzia

Transferentzia artxibo-prozedura da, zeinaren bidez agiriak, beren bizitza-zikloaren etapa horretara helduta, kudeatu ziren administrazio-unitateetatik artxibo batera eramaten diren, dagokion denboran gordetzen direla bermatzeko.

Agiritegi Administratibo Orokorraren kasuan, Gangurengo gordailuan Sail edo foru erakunde batek bidaltzen dion dokumentazioa -gehienbat espediente itxiak- jasotzea ekartzen du. Administrazio-unitatean hasten da. Hor, agiri-sail (serie) baten arduradunak prestatzen du: etiketa jarri, kutxetan sartu, kaioletan kokatu garraiatzeko, eta bidalketa-eskaera egitea aplikazio informatikoan.

Foru Aldundiko kamioi batek astean bitan biltzen ditu kaiolak eta Agiritegira eramaten ditu. Harreran, Gangurengo langileek hartutako materiala eta bidalketaren emate-agiria bat datozela egiaztatzen dute. Zuzena bada, jasota moduan erregistratzen du informatika-sisteman; bestela, arazoak badaude, unitate igorleari itzultzen dio, zuzen ditzan.

Prozesu guztian konfidentzialtasuna bermatuta dago, izan ere, agiri guztiak etengabe kontrolatzen dute Foru Aldundiko langileek.

Behin transferituta, agiriak administrazio-unitateen eskura geratzen dira. Mailegatzea eska dezakete, betiere beren ohiko kudeaketarako edo herritarren kontsultei erantzuteko behar badituzte.

Informazio osagarria

Agiriak transferitzeko prozesua (13,3 MB)